Osakidetzak ohiko ordutegia mantenduko du udan zentroen % 65etan, eta ixteko ordutegia aurreratuko du % 19tan
EAEko osasun zentroen % 65,7k, hau da, 223k, ohiko ordutegia mantenduko dute udan. Era berean, 65etan ixteko ordua aurreratuko dute eta 52 itxi egingo dituzte. Azken horien artean, 39tan aldizkako itxierak egingo dituzte, eta 13 guztiz itxita izango dira, Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei bidalitako behin-behineko proposamenaren arabera.
Guztiz itxiko dituzte 13 anbulatorietatik, 10 astean ordubete baino ez dituzte irekitzen normalean, eta beste bat obretan dago. Tolosaldekoak dira gehienak.
Beste 30 egun batzuetan itxiko dituzte, eta 9 erizaintza zerbitzua emango dute.
Bestalde, 65etan 20:00etatik 17:00etara aurreratuko dute ixteko ordua.
Sindikatuen erreakzioak
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Osakidetzako zuzendaritza mahai sektorialaren baitan bildu dira asteazken honetan Gasteizen, eta, sindikatu horien arabera, "gutxieneko urrats batzuk" eman dituzte, bileraren ondoren jakinarazi dutenez. Batzarra 09:30ean abiatu da, eta aurreikusi baino gehiago luzatu da. Osakidetzarekin "hurbilketa bat" atzeman dute sindikatuek negoziazioan, baina "oraindik ez da nahikoa".
SATSE sindikatuko ordezkariak nabarmendu duenez, zuzendaritzari egindako aldarrikapen batzuk gainetik jorratzeko aukera izan dute, eta negoziatzeko borondatea ikusi dute. Dena dela, datozen bilerak nola garatzen diren ikusi beharra dagoela nabarmendu du SATSEk, eta uda sasoian zein gabonetan betiko arazoak errepikatzen direla salatu du. "Sindikatuok negoziatzeko borondatea daukagu. Egindako mobilizazioen ondoren, eta deitutako azken greba-egunen ostean, langileek haien eskubideak bermatzeko eskatzen dituzten aldarrikapenak entzun dituzte. Langileek lan-baldintza duinak eskatzen dituzte", gaineratu du.
"Dirudienez, Osakidetzak langileok egindako grebak izan ditu kontuan", nabarmendu du Jesus Oñate LAB sindikatuko ordezkariak. Bere esanetan, bi atal izan ditu bilerak. Alde batetik, Osakidetzak aurrera eraman nahi dituen neurriak izan dituzte hizpide, baina sindikatuaren iritziz argi geratu da proposatutako lan-baldintzak ez direla onak. "Ordutegi murrizketak, itxierak eta aparteko orduak proposatzen dituzte, baina ez gaude ados, eta lan-karga handiei aurre egiteko plantilla handitzea eskatzen diogu zuzendaritzari. Grebekin, emaitzak lortu ahal ditugula ikusi dugu. Gutxieneko urrats batzuk ikusten ditugu, eta emandako hitza ea betetzen duten ikusi behar dugu orain", adierazi du LABeko kideak.
Testuinguru horretan, gaurkoan ez dela urrats handirik eman nabarmendu du Esther Saavedra ELA sindikatuko kideak. Bere iritziz, "negoziazio minimo bat abiatzeko asmoa" dago, baina ikusi beharko da zer gertatzen den. "Gai eta arazo ugari ditugu mahai gainean. Grebak jarraipen zabala izan duenez, horrek eragina izan du eta zuzendaritza mugiaraztea lortu dugu", ziurtatu du, udan murrizketak egongo direla salatu ondoren.
Sindikatuek jakinarazi dutenez, beraz, bi ikuspuntu nagusitu dira bilera horretan. Alde batetik, Osakidetzako zuzendaritza haien aldarrikapen batzuk negoziatzeko prest agertu da, hala nola, osasun arloko langileen garapen profesionala eta bi aldeen artean gatazka sortzen duen % 4ko osagarriaren ordainketa. Alabaina, bileraren bigarren partean, zuzendaritzak jarrera zorrotzagoa izan duela diote sindikatuek, "murrizketak, itxierak eta aparteko orduak" iragartzera mugatu baita. Hala, uda sasoian Etengabeko Arretako Guneetan (EAG) eta anbulatorioetan adabakiak jarri nahi dituztela salatu dute.
Osakidetzak astelehenean deitu zuen mahaia, Lehen Mailako Arretako zentroen eta Etengabeko Arretako Guneen (EAG) udarako behin-behineko plangintzaren berri emateko, baita EAGn eta larrialdietan autokontzertaziorako prezio berriekin negoziatu beharreko eskaintza bat aurkezteko ere.
Iazko urritik bileretara joan barik ziren SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT, baina azken honetara joateko asmoa iragarri zuten atzo. Dena den, Osakidetzari eskatu zioten bileran euren eskaerak eztabaidatu eta aintzat hartzeko, tartean garapen profesionalaren azken zirriborroa erretiratzeko eta transfusio zentroen auzia bideratzeko.
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME, gazteleraz), aldiz, ez du bileran parte hartu, negoziatu ordez Osakidetzak "inposatu" egiten duela argudiatuta. Halaber, azpimarratu du Etengabeko Arreta Guneetan medikuei aparteko orduak ordaintzeko egin dien proposamenak osasun profesionalen ezezkoa jaso duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.