Salburua
2019/11/07 - 15:13
Jaurlaritzak tranbia Salburura luzatzeko lanak lizitatu ditu, 17,2 milioigatik
Adar berriak bost geltoki berri izango ditu, eta ekialdean dauden auzoek lotura hobea izango dute erdigunearekin eta EHUko campusarekin.
2019/10/10 - 15:05
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideak kolpatu eta mehatxatzeagatik
Horietako batek aizkora bat erabili zuen biktima beldurrarazteko.
2019/07/29 - 14:33
Turistentzako bizikletak alokatzeko zerbitzua Gasteizko hirigunera helduko da
Florida parkean hartu eta utzi ahal izango dira bizikletak ostegunetik aurrera.
2019/05/24 - 12:59
Salburuako zikoina bat bere kumeei jaten eta edaten ematen
Javier Azuak bidalitako irudi eder hauetan, Las Zumas behatokitik gertu dagoen habian zikoina batek bere kumeei jaten eta edaten nola ematen dien ikusi daiteke.
2019/05/10 - 14:25
Gasteizko tranbia Salburuara luzatzeko hitzarmena onartu du Udalak
24,8 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak. Eusko Jaurlaritzak diruaren % 65 jarriko du eta Arabako Foru Aldundiak eta Udalak, ostera, % 17,5.
2019/02/05 - 13:37
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik
28 urteko atxilotutakoak emakumea kolpatu eta iraindu zuen. Erasotzailearen ihesi, logela batean giltzapetu zen biktima.
2019/01/27 - 14:58
Salburua parkeko basurde ugari hilko dituzte, horien kopurua kontrolatzeko
Aste honetan bertan ehiztariak izango dira bertan. Arkuak eta geziak erabiliko dituzte basurdeak akabatzeko. Egunean basurde bat harrapatzea da helburua, gehienez 40. Otsorik ez dagoenez, haren lana ordezkatu behar dute.
2018/11/06 - 11:54
Gasteizen Ertzaintzaren kontrol batetik ihes egin zuen gizon baten bila ari dira
Ertzaintzak ibilgailua eta droga kantitate bat aurkitu zituen Salburua inguruan.
2018/08/01 - 09:39
Gizon batek emakume bat jo du Gasteizen
Ustezko erasotzailea, 52 urtekoa, emakumearen bikotekidea da. Biktimak ez du salatu nahi izan.
2017/12/01 - 20:23
Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko obrak 2019an esleituko dituzte
Ibilbide berriak Judimendi, Santa Luzia eta Salburua auzoak lotuko ditu, eta bost geltoki izango ditu.
2017/06/26 - 17:25
Errege-pitoi bat, Salburuan
Emakume batek aurkitu zuen atzo Salburuan. Ez da arriskutsua, baina baldintza bereziak behar ditu bizitzeko.
2017/03/01 - 10:00
Horrelakoa izango da AHTren sarbidea Gasteizen
Tren lasterra lurpetik joango da hirigunearen erdialdean, eta geltokia Dato kalean paratuko dute.
2017/02/16 - 19:07
Gizon batek beste bat mehatxatu du, pixa egitean begira egoteagatik
Biktima hura lasaitzen ahalegindu zen, baina kolpeka hasi eta koska egin zion. Gainera, autoaren atzerako ispilua apurtu zion.
2016/12/05 - 18:32
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei jotzea egotzita
28 eta 34 urteko gizonezkoak atxilotu egin dituzte, bikotekideei eraso egitea leporatuta, eztabaida artean.
2016/03/21 - 14:32
Atxilotu bat Gasteizen, bikotekideari zaplaztekoa emateagatik
Gizonak erasoa aitortu du Gasteizko Udaltzaingoaren aurrean, eta genero indarkeria delitua leporatu diote. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016
2015/11/17 - 21:36
Salburua auzoan baso jangarri bat sortuko dute
Proiektuaren helburu nagusia ez da autohornikuntza izango, bizilagunen parte-hartzea bultzatu nahi dute eta.
2015/11/05 - 10:55
Hozkailu Solidarioa ekimena Gasteizera iritsi da
Elikagairik zaborretara ez botatzea da helburua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta horren esanetan, erosten ditugun elikagaien % 30-50 inguru botatzen dugu.
2015/11/02 - 19:55
Salburua auzora eta unibertsitatera luzatuko dute tranbia-zerbitzua
Gasteizko alkateak azaldu duenez, igarotze azkarreko autobusen sistema bat jarriko dute martxan, eta horrekin, hiriko 14 auzori zerbitzua emango diete.
2015/10/27 - 21:29
17 trastelekuetan lapurtzea egotzi diete lau gasteiztarri
Gazte batek 19 urte ditu eta beste hirurak adingabeak dira, 14-15 urtekoak.
2015/10/09 - 14:49
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita
Ustezko erasoa Salburua auzoko kale batean gertatu zen atzo, osteguna. Biktimak kolpe-markak zituen aurpegian, eta antsietateak jota zegoen.