Salvador Illa
2024/08/02 - 21:18
ERCko militanteen parte-hartze handia, Illaren inbestidurari buruzko galdeketan
Galdeketak ziklo bati amaiera eman diezaioke, baina ez dago batere argi emaitza zein izango den. 19:30ean eskainiko du alderdiaren zuzendaritzak prentsaurrekoa emaitzen berri emateko.
2024/07/31 - 17:03
PSC-ERC aurreakordioa Estatuaren "federalizazioaren bidean urrats bat" dela uste du Sanchez
Alderdi sozialistak eta errepublikanoak Katalunian itxitako akordioa "oso ona" da, Espainiako Gobernuko presidentearen iritzian. "Albiste oso ona da Espainiako sistema politikoarentzat", zehaztu du.
2024/07/29 - 21:49
Katalunia erregimen komunetik ateratzea eta zergen % 100 biltzea adostu du ERCk PSCrekin aurreakordio batean
ERCko zuzendaritzak egindako ia 10 orduko bileran agerian geratu da Illaren inbestidurarako aurreakordioaren inguruko barne eztabaida. Ostiralean alderdiko 8.700 militanteek galdeketa baten bidez baliozkotuko dute erabakia, ala ez.
2024/05/16 - 23:00
Gehiengo sinpleen agertoki batean Illak baino "aukera handiagoak" dituela berretsi du Puigdemontek
Juntseko hautagaiak sozialistei aurpegiratu die bera kritikatzea eta, aldi berean, PSOEk "gutxiengoan gobernatzen dituen parlamentuen eta udalen zilegitasuna" aldarrikatzea.
2024/05/13 - 20:55
Illa ala Puigdemont, ekainaren 25a epemuga izango duen lehen inbestidura saiorako hautagaia
Ekainaren 10ean aukeratzen den Parlamentuko presidente berriak bere esku izango du inbestidurarako hautagaia izendatzea. Inbestidurako lehen bozketatik bi hilabete igaro eta hautagairik aukeratu ezin izan badute, Kataluniako Parlamentua automatikoki desegingo da.
2024/04/22 - 10:26
Koldo Garcia eta Salvador Illa, Senatuko eta Kongresuko ikerketa batzordeetako lehen galdekatuak
Pandemian, maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura eratutako bi ikerketa batzordeek jardunari ekingo diote. Abalos ministro ohiaren aholkularia Senatuan izango da, baina ez die zertan galderei erantzun beharko, auzipetuta baitago. Kongresuan, Osasun ministro ohia itaunduko dute.
2020/12/04 - 15:52
Donostiako Viralgen enpresa bisitatu du Salvador Illa ministroak
Euskadira egin duen bisitan, Salvador Illak ezinbestekotzat jo du mugikortasuna murriztea kutsaketak eta heriotzat eteteko. Urtarrilean hasiko den txertaketa segurua izango dela esan du.