Siria gaur
2017/11/21 - 15:46
Putin eta Al Assad presidentea bildu dira, irtenbide politikoa aurkitzeko
Putin Siriako Al Assad presidentearekin bildu da Errusian. Operazio militarrak azken fasean sartu direla onartu ondoren, irtenbide politikoa aurkitzeko unea heldu dela deritzote.
2017/11/11 - 09:38
Estatu Islamikoa Sirian garaitzeko asmoa dutela berretsi dute Trumpek eta Putinek
Ameriketako Estatu Batuetako eta Errusiako presidenteak ados daude: gatazkak ez du konponketa militarrik.
2017/11/09 - 15:10
Siriako indarrak ISISen gotorleku den Albukamal hirian sartu dira
ISISek kontrolpean zuen azken herria galdu du. Kalifa-herria desagertu da eta Irakeko eta Siriako armadek bi herrialdeen arteko muga berreskuratu dute.
2017/11/09 - 14:04
Siriako indarrek Albukamal hiriaren kontrola hartu dute
Irakeko milizia xiiten laguntzari esker, Estatu Islamikoak Sirian zuen gotorleku handienean sartu dira.
2017/11/04 - 14:37
NBEk gaur bozkatuko du Alepoko ebakuazioaren ikuskapena
NBEko funtzionarioek Alepoko ebakuazioa gainbegira dezaten Frantziak aurkeztutako ebazpen-proiektua bozkatuko dute, hain zuzen.
2017/11/03 - 18:33
Siriako armadak ISISen aurkako garaipena aldarrikatu du Deir Ezzor hirian
Siriako armadak kalifa-herriaren kontrolpean gelditzen zen azken hiria askatu du. Errusiaren laguntza izan du ekintza horretan. Mosul eta Raqqa galdu zituztenetik jihadistek atzera egin dute etengabe.
2017/10/27 - 11:24
Asadek gezurra esan zuen arma kimikoen inguruan
Baxar al-Asadek, Siriako presidenteak, ukatu egin zuen bere Armadak arma kimikoak erabili zituenik Trumpek Siriako base militar bati eraso ostean.
2017/10/22 - 23:07
ISISen mehatxua oraindik Raqqa gainean da
ISISen aurkako gerran aste garrantzitsua izan da. Kalifa-herriaren hiriburua izan dena, Raqqa, erori egin da, Estatu Islamikoa azkenetan dago, baina ez amaituta.
2017/10/18 - 10:20
Estatu Islamikoa izen bat baino ez da
ISISek Siriako Raqqa galdu berri du. Beraz, jada ez du kalifatzarik. Europan atentaturen bat gertatzeko arriskua handia da orain.
2017/10/17 - 18:46
Raqqa hiria Estatu Islamikotik guztiz aske geratu da
Hala adierazi du Siriako Indar Demokratikoak Telegrameko bere kontuan. Oraingoz ez du xehetasun gehiagorik eman, baina hemendik gutxira, agiri ofizial batean, datu berriak emango dituela aurreratu du.
2017/10/15 - 17:22
Zibilak ebakuatzeko akordioa adostu dute Raqqa hirian, Sirian
Lau hilabeteko erasoaldiaren ostean, kurduek, AEBen laguntzarekin, kalifa herriaren Siriako hiriburua izan dena askatuko dute; Mosulen gertatu zen bezala, zibilak izaten ari dira biktima nagusiak.
2017/10/05 - 12:52
Indar irakiarrek eta xiitek Hawiya hiriaren kontrola bereganatu dute
Jihadistek herrialdean duten azken gotorlekuetakoa zela uste dute. Irakeko indarrek xiiten eta estatubatuarren laguntza izan dute oldarraldian.
2017/09/10 - 12:23
23 lagun hil dira Siria ekialdean, nazioarteko koalizioaren bonbardaketetan
Nazioarteko koalizioaren helburu nagusia Abu Kamal udalerrian Estau Islamikoaren menpe zegoen egoitza suntsitzea izan da. Espetxe baten moduan erabiltzen zuten.
2017/09/06 - 13:55
Eslovakiak eta Hungariak ezin dituzte asilo-eskatzaileak errefusatu
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren arabera, bi herri horiek ezin diote uko egin Greziatik eta Italiatik asilo eske doazen errefuxiatuak birkokatzeari.
2017/09/06 - 01:12
Siriako Armadak Estatu Islamikoaren setioa hautsi du Deir ez-Zor hirian
Estatu Islamikoak hiru urtez izan du bere menpean Deir ez-Zor hiria.
2017/08/22 - 11:44
Nazioarteko koalizioak 42 zibil hil ditu Sirian, 24 orduan
AEBk gidatzen duen nazioarteko koalizioaren bonbardaketek 42 zibil hil dituzte Ar-Raqqan, Giza Eskubideen Siriar Behatokiaren arabera.
2017/08/19 - 16:07
Libanoko Armadak erasoaldia abiatu du ISIS Siriako mugatik kanporatzeko
Operazio horrekin, lau gerra-fronte irekiak dituzte jihadistek.
2017/07/30 - 01:31
10 zibil hil dira Sirian, AEBk gidatutako koalizioaren bonbardaketa batean
Hildakoen artean gutxienez bost adingabe daude, eta, horrez gain, hainbat pertsona zauritu dira.
2017/07/22 - 19:50
Damaskotik gertu indarrean zegoen su-etena bertan behera geratu da
Laguntza humanitarioa daraman lehen konboia tentsioa baretzeko gunera (ekialdeko Gutan) hurrengo egunotan heltzea espero da, zaurituak artatzeko.
2017/07/09 - 18:05
Su-etena indarrean da Sirian, AEB-Errusia akordioaren ostean
Siriako armadak misilak bota ditu goizaldean Deraa hirian, su-etena indarrean jarri aurretik.