Sumendiak
2021/03/21 - 21:56
Sumendi baten erupzioa Islandian, Reykjavik hiriburutik 40 bat kilometrora
Ostiraletik ari da laba jaurtitzen eta jendea inguruko mendietara hurbildu da. Hurbilen dagoen herria 10 kilometrora dago.
2021/03/04 - 10:31
Guatemalako Pacaya sumendiak jarduera areagotu du eta errautsa botatzen hasi da
Pacaya sumendiak bere aktibitatea areagotu du, altuera handiko material bolkanikoa eta errautsa jaurtiz. Kraterrean hiru laba fluxu sortu dira dagoeneko.
2021/03/02 - 10:15
Sinabung sumendi indonesiarrak 5.000 metroko altuera duen ke-zutabea kanporatu du
Indonesiako agintariek 5 kilometrorainoko segurtasun perimetroa ezarri dute, sumendiaren erupzio magmatikoaren arriskua dela eta.
2021/02/18 - 13:03
Leherketa berriak, Etna sumendian
Azken orduetan Etna sumendiaren aktibitateak gora egin du berriro. Europako sumendirik aktiboenak bere botere ikusgarria erakusten jarraitzen du.
2021/02/17 - 09:33
Cataniako aireportua itxi dute, Etna sumendiaren leherketa baten ostean
Etna sumendiak sua eta errautsak bota ditu mendiaren hego-ekialdean izandako leherketa batean. Ondorioz, Cataniako aireportuak bere operazioak eten behar izan ditu.
2021/01/27 - 14:35
Merapi sumendi indonesiarrak laba ibai bat kanporatu du
Geologia Agentzia Nazionalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, sumendiak lurrikara eta harri kiskalgarrien elur-jausiak ere eragin zituen.
2021/01/19 - 14:21
Etna sumendiaren erupzio ikusgarria
Azken lau asteetan sumendiak jarduera moderatua izan du. Bart erupzioan sartu da, irudi ikusgarriak utziz.
2020/12/14 - 13:50
Erupzioa izan da Siziliako Etna sumendian
Bart erupzio ikusgarria izan da Siziliako Etna sumendian. Kanporatutako errautsa inguruko herrietara iritsi da.
2020/12/02 - 13:20
Indonesiako Semeru sumendiak 2.000 metrorainoko ke zutabea bota du
550 pertsonak baino gehiagok etxetik alde egin dute Semeru sumendiaren ondoko herri batean, Indonesiako Java uhartean, azken orduetan izandako gas isurketen ostean.
2020/11/30 - 13:11
Indonesiako Ile Lewotolok sumendia erupzioan sartu da
Agintariek maskarak eta bestelako tresnak erabiltzea gomendatzen diete herritarrei, begiak eta azala babesteko eta errautsak osasunean duen eragina murrizteko.
2020/08/15 - 20:45
Mexikoko Popocatéptl sumendia erupzioan hasi da
36 deskarga baino gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta, ondorioz, urrun mantentzeko ohartarazi die Mexikoko Hondamendien Prebentziorako Zentro Nazionalak herritarrei.
2020/08/10 - 11:51
Sinabung sumendi indonesiarrak 4.500 metroko errauts zutabea bota du
Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean dagoen sumendiak botatako errautsa 20 kilometrora dauden herrietara iritsi da. Oraingoz ez dute biktimen berririk eman.
2020/06/10 - 10:35
Sangay sumendiaren errautsak Ekuadorreko hainbat hiritara iritsi dira
Ahoa, sudurra eta gorputzeko azala estaltzeko eskatu diete agintariek herritarrei. Sangay sumendia 2019ko maiatzetik aktibo dago.
2020/04/11 - 20:40
Anak Krakatoa sumendia erupzioan sartu da
Indonesian dagoen Anak Krakatoa sumendia erupzioan sartu da, eta 500 metroko errauts eta ke zutabea bota du.
2020/03/03 - 09:32
Merapi sumendia erupzioan sartu da
Java uhartean dagoen Merapi sumendia erupzioan sartu da, eta 6 kilometroko ke zutabea bota du. 3 kilometroko segurtasun eremua ezarri dute, eta errautsa erortzea espero da.
2020/02/13 - 11:51
Indonesiako Merapi sumendiaren leherketa
Java uhartean dagoen Merapi sumendiak leherketa bolkaniko moderatua izan du goizaldean. Errauts partikulak 2 kilometrora igo dira.
2020/01/31 - 11:01
Txileko Nevados de Chillan sumendia hauts bolkanikoa jaurtizen hasi da
Txileko agintariek gertutik jarraitzen dute Chillanen Nevados sumendiaren bilakaera, bere azken leherketaren ondoren. Ez da baztertzen erupzioan sartzea.
2020/01/18 - 18:59
100.000 pertsona inguru ebakuatuta Filipinetan, Taal sumendiaren erupzioaren ondorioz
Uharte osoa ebakuatzeko beharraz ohartarazi du Filipinetako Bolkanologia eta Sismologia Institutuak, beste erupzio arriskutsu bat izango delakoan.
2020/01/15 - 13:33
Bi hildako eta 82.000 ebakuatu, Taal sumendiaren erupzioaren ostean
Bi pertsona hil dira bihotzekoak jota Taal sumendiaren erupziotik ihes egiten ari zirela. Dagoeneko 82.000 pertsona ebakuatu dituzte Batangas eskualdean, Filipinetan.
2020/01/14 - 10:01
30.400 pertsona ebakuatu dituzte Filipinetan, Taal sumendiaren erupzioagatik
Taal sumendia dagoen Batangas probintzian sumendiaren erupzioak eragindako 286 lurrikara izan dira azken orduetan.