Sumendiak
2021/09/29 - 14:44
Labak itsasoan izango duen eragina aberasgarria izango da epe luzera
Ekosistema gehiago ugaldu eta aberastuko dela adierazi du Joan Marti CSICeko bolkanologoak. Gainera, lasaitasunerako deia egin du, labak itsasoko ura ukitzen duenean sortzen diren gasak ez direlako arriskutsuak.
2021/09/29 - 12:42
La Palmako sumendiaren laba itsasora heldu da eta delta bat eratzen ari da
Laba itsasoarekin kontaktuan sartzen denean leherketak eta osasunerako kaltegarriak diren gasak hedatu ditzake. Hori dela eta, adituek inguruko herrietako bizilagunei neurriak zorrozteko eta euren etxeetan itxita mantentzeko aholkatu diete.
2021/09/29 - 10:29
La Palmako sumendiaren laba itsasora iritsi da
La Palmako Cumbre Viejako erupzio bolkanikoaren material magmatikoa 50 metrotik gorako piramide antzeko bat sortzen ari da.
2021/09/29 - 10:24
ZUZENEAN: Sumendiaren laba itsasora iritsi da
Laba isuria gaur gauerdian iritsi da itsasora, Tazacorteko kostaldean. Jarraitu irudiak zuzenean eitb.eus-en.
2021/09/29 - 02:38
La Palmako sumendiaren laba itsasora iritsi da
Laba erreka gauerdian heldu da kostaldera, Tazacorten, eta handik ari da uretara erortzen. Inguruko udalerriak konfinatuta daude. Adituek zonalde horretara ez hurbiltzeko deia egin dute.
2021/09/28 - 22:50
La Palmako sumendiaren laba-isurketa, dron batetik ikusita
Espainiako Gobernuko Unitate Militar Bereziko (UKE) dronak Atlantikorantz doan laba-isurketa grabatzea lortu du. Labak 260 hektarea baino gehiago erre ditu, eta 589 etxebizitza eta 21 kilometro errepide suntsitu ditu.
2021/09/28 - 21:21
Sumendia hawaiiar fasean sartu da, eta labak bananadiak eta negutegiak suntsitu ditu
Haizeak eta errauts hodeiak datozen orduetan hartu beharreko norabideak kezkatzen du; izan ere, hegazkin trafikoari eragin diezaioke La Palman, Gomeran eta Tenerifeko mendebaldean.
2021/09/28 - 16:38
La Palmako sumendiaren laba itsasotik 800 metrora dago
Atzo sortutako bigarren kolada aurrekoaren gainetik ari da bidea egiten abiadura handiagoan. Adituen arabera, sumendia leherketa gutxiagoko fase batean sartu da.
2021/09/28 - 13:16
Espainiako Gobernuak 5,5 milioi emango dizkie Kanariei etxea galdu dutenei etxebizitzak erosteko
Halaber, 5 milioiko laguntza-lerro bat onartuko du kaltetuei premia biziko tresnak erosten laguntzeko.
2021/09/28 - 00:46
La Palmako sumendiaren erupzioak indarra hartu du eta laba azkarrago doa itsasorantz
Kono nagusia arratsaldean suspertu da, goizean 'atseden' fase batetik igaro ostean. Isurketa gero eta zabalagoa da, eta itsasorantz doa, etxebizitza eta laborantza gehiago arriskuan jarriz.
2021/09/27 - 22:44
Bizilagunen artean ezinegona eragin du sumendia ikusteko turisten etorrerak, toki falta dagoenean
Cumbre Vieja sumendiak txoko askotako turistak erakarri ditu La Palmara. Kanarietako beste irletako bizilagunak ere hurbildu dira, baina La Palmako bizilagunek gertatutakoa tragedia bat dela gogorarazi dute.
2021/09/27 - 21:34
Sumendiak 46 milioi metro kubiko magma jariatu ditu dagoeneko, Teneguiak 1971n baino gehiago
Nahiz eta konoan leherketak eten, "berriz gerta daitezke, eta bat-batean". Gainera, uhartearen hegoaldean berriro material magmatikoa sartzen ari da.
2021/09/27 - 16:15
La Palmako sumendiaren laba itsasora hurbiltzen ari da, pixkanaka
Laba jarioak traba txiki bat topatu du bere bidean Todoque mendian, eta zatitu egin da. Bi erreka dira, hortaz kostaldera hurbiltzen ari direnak. Hori dela eta, inguruko auzoetan bizi direnei konfinatzeko agindu diete, askatzen diren gasetatik babesteko.
2021/09/27 - 12:28
La Palmako sumendiak laba botatzeari utzi dio
Adituek ohartarazi dute horrek ez duela esan nahi jarduera eten denik. Baliteke tapoi batek eragin izana geldialdia, edo sumendia indarra hartzen aritzea laba kanporatzen jarraitzeko.
2021/09/26 - 20:08
La Palman 6.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 400 eraikin kaltetu dira sumendiaren erupzioagatik
Adituek nolabaiteko deflazio prozesu bat atzeman dute azken 24 orduetan, sistema magmatikoaren presioa gutxituko lukeena. Dena dela, horrek ez du esan nahi erupzioa amaitzear dagoenik.
2021/09/26 - 18:39
1971n La Palman izandako erupzio baten erreskate lanetan parte hartu zuten euskal arrantzaleek
Duela 50 urte, Tenegiako sumendiaren erupzioak La Palmako uretan arrantzan harrapatu zituen Ondarroako hiru ontzi eta erreskate lanetan parte hartu zuten. Arrrantzale horietako batzuekin izan da ETB euren oroitzapenak bilduz.
2021/09/26 - 18:21
Hiru laba erreka doaz itsasorantz La Palman, motel baina suntsigarri
Labaren abiadura motelduta eta bi koladatan banatuta, Cumbre Vieja sumendiak borborka jarraitzen du. Eztandak arindu egin dira baina magmaren presioa jaisten ari omen da.
2021/09/25 - 17:01
Kontrol gune batean erabakitzen dituzte sumendiaren aurrean hartu beharreko neurriak
Operatiboan guztira 789 pertsona daude lanean, eta hainbat faktore kontuan izanda neurriak hartzen dituzte, jendea salbu egoteko helburuarekin.
2021/09/25 - 16:56
Aho berri bat atzeman dute La Palmako sumendian, baina egoera baretu egin da
Egoera zertxobait baretu da La Palman, baina laba jarioa handia da oraindik. 190 hektarea, 420 etxebizitza eta 15,2 km errepide estali ditu sumendiak. Errautsaren ondorioz, aireportua itxi da eta ferrya izan da irlatik irteteko modu bakarra.
2021/09/25 - 00:48
Leherkortasunak eta bi aho berrik ebakuazio gehiago egitera eta hegaldiak bertan behera uztera behartu dute
Tajuya, Tacande de Abajo eta Tacande de Arriba auzoak hustu behar izan dituzte. Gainera, Iberia, Binter, Canaryfly eta Vueling konpainiek 30 bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.