Suteak
2025/03/09 - 08:54
Gizon bat hil zen atzo Hondarribian, sute bat itzaltzen laguntzen ari zela
Suhiltzaileekin, udaltzainekin eta ertzainekin batera baso sute bat itzaltzeko lanean ari zela hil zen. Sutea 17:30 aldera piztu zen, Artzu auzoan, eta 19:00etarako hartu zuten kontrolpean.
2025/03/08 - 17:38
Basauriko suteagatik etxerik gabe geratu ziren bizilagunek kalean igaro dute gaua irtenbide bat eskatzeko
Atzoko manifestazioaren ostean, udaletxeko arkupean egin dute lo, etxebizitzarik ez dutela salatzeko eta hurrengo lau hilabeteetarako konponbide bat aldarrikatzeko.
2025/03/08 - 13:46
Zazpi auto erre dira larunbat goizaldean Bilboko San Ignazio auzoan
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du. Sutea 05:30 aldera piztu da Ibarrekolanda kalean, argitu gabeko arrazoiengatik. Bizilagun bat artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.
2025/03/07 - 20:31
Ehun bat lagun bildu dira Basaurin sutean kaltetutako familiei babesa emateko manifestazioan
Batu sindikatuko kideek azaldu dutenez, baliteke familia batzuek "kalean lo egin behar izatea". Asier Iragorri Basauriko alkateak "surrealista" iritzi dio familiek 2.640 euroko laguntza horri uko egin izana. 22 familietatik zazpik bakarrik onartu dute, eta dagoeneko topatu dute bizitokia.
2025/03/07 - 20:25
Ehun bat pertsonak manifestazioa egin dute Basaurin, Kareagako suteak kaltetutakoei babesa adierazteko
Kaltetutako 17 familietako kideek eraman dute Basauriko Udalari Kareaga auzoko bizilagunentzat irtenbidea eskatu dion pankarta. Martxa sua piztu zen eraikinetik abiatu da.
2025/03/07 - 13:44
Sute batek 10 autori egin die kalte Lesakan
05:07an piztu da sua, Antoiu kalean, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.
2025/03/07 - 12:58
Auto batek su hartu du Lesakako aparkaleku batean, eta hamar ibilgailu kaltetu dira
Kaltetutako ibilgailuetako sei kiskalita geratu dira. 05:07an piztu da sutea, Antoiu kalean. Suak ez du inor zauritu.
2025/03/06 - 18:44
Basauriko 30 bat bizilagun hotel batean "itxi" dira etxebizitza duina lortu arte
Urtarrilaren 31ko suteak kaltetutako bizilagunak dira. Basauriko Udalak azpimarratu du ez diela etxebizitza iraunkorrik emango, "eskubide hori ez" dagokielako. Alokairurako 2.640 euro eskaini dizkiete, eta bizilagun batzuk ukatzen ari dira laguntza hori.
2025/03/02 - 19:12
Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean
Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.
2025/03/01 - 23:25
Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.
2025/02/27 - 22:03
Basauriko sutearen eraginez etxetik aterarazitako bizilagunek ez dute hotela utziko, "nora joan" ez dutelako
Batu Elkarlaguntza Sarearekin batera emandako prentsaurrekoan, 22 familia horiek astelehenean biltzea eskatu diote Udalari, konponbidea bilatzeko. Udalak Baturi bizilagunak "desinformatzea" egotzi dio.
2025/02/26 - 18:41
Zazpi ospitaleratu Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua 14:30ean hasi da, Bilboko Abusu auzoko Zamakola kaleko 22. zenbakiko etxebizitza batean. Anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira, bizilagunak etxetik atera eta garrak itzali dituzte.
2025/02/26 - 18:31
Sute batek zazpi zauritu utzi ditu Bilbon; horietako bi, larri
Sua 14:30ean piztu da Abusu auzoko Zamakola kaleko 22. zenbakiko etxebizitza batean. Sutea zazpi solairuko eraikin bateko lehen solairuan piztu da.
2025/02/22 - 10:06
Dozenaka hektarea erre dira Xoldoko gainean izandako baso sutean
Tontorretik lakura arteko lurretan piztu dira garrak ostiral arratsaldean, bizpahiru fokutan, eta suhiltzaileek 01:30ean lortu dute sutea itzaltzea.
2025/02/21 - 22:01
Biriatuko Xoldoko gaina mendiko suteak 10 hektarea kiskali ditu
Tontorretik lakura bitarteko lurretan piztu dira garrak, eta 10 hektarea larre kiskali dira. Erre den sailetik gertu ez dago etxebizitzarik.
2025/02/21 - 21:15
Sutea piztu da Biriatuko Xoldoko gaina mendian
Suhiltzaileek 17:00ak aldera izan dute gertatutakoaren berri, eta suteak hiru foku dituela uste dute. Oraindik itzali ez badute ere, datozen orduetarako iragarrita dagoen eguraldiak laguntzea espero dute. (@antxetairratiaren irudiak)
2025/02/21 - 14:53
Suak 35 hektarea kiskali ditu Hernio eta Izazpi mendietan
Hego-haizeak zaildu egin ditu itzaltzeko lanak, baina suhiltzaileek garrak itzali dituzte azkenean. Biak ala biak ikerketapean daude, ez baita baztertzen nahita piztutakoak izatea.
2025/02/21 - 10:03
Albiste izango dira: Baso-suteak Gipuzkoan, M8ko kanpaina eta deskonexio digitala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/21 - 09:44
Sutea piztu da Izazpi mendian, Ezkio-Itsason
Sutea 01:00a aldera piztu da, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute. Hego-haizeak sua itzaltzeko lanak zaildu ditu.
2025/02/20 - 23:01
Sua piztu da Hernio mendian, Errezilen
Suhiltzaileak lanean ari dira, baina sutea, oraingoz, ez dago kontrolpean. Sugarrek ez dute oraingoz inguruko baserri edo etxebizitzarik harrapatu, eta ez da inor zauritu.