Suteak
2025/02/20 - 22:44
Baso-sute bat piztu da Hernio mendiaren magalean, Errezilen
Suhiltzaileak lanean ari dira, baina sutea, oraingoz, ez dago kontrolpean. Koldo Arzalluz Errezilgo alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, suteak bi foku ditu, baina etxebizitzarik ez da gertu.
2025/02/18 - 17:03
Espetxera bidali dute Basaurin gizon bat hil zen sutea eragiteagatik atxilotutako gizona
Basauriko Udalak jakinarazi du atxilotutako gazteak aurretik antzeko gertakariekin lotura izan duenean, Udalak beti bere eskura izan duen informazioa dagokion epaitegiaren esku utzi izan duela.
2025/02/15 - 10:39
Gizon bat atxilotu dute Getxon edukiontzi bat erretzen saiatzeagatik
Ostiral gauean, Algortan, zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek gizon bat sutan zegoen paper bat edukiontzi batera botatzen ikusi du.
2025/02/13 - 11:13
Lau edukiontzik su hartu dute Getxon, eta bi ibilgailutan kalteak eragin ditu
Sua 03:20 aldera piztu da Gobela kaleko lau edukiontzitan, eta erabat kiskali dira, baina ez da zauriturik izan.
2025/02/11 - 10:10
Basauriko etxe batean piztutako suteagatik erietxeratutako pertsona atxilotu dute agenteei eraso egiteagatik
Sua 01:45ean hasi da Lehendakari Agirre etorbideko etxebizitza batean. Bertako bizilagun bakarra ospitalera eraman dute kea arnastu duela eta. Gerora, baina, Ertzaintzak atxilotu egin du laguntzera joan zaizkion agenteei eraso egitea egotzita.
2025/02/09 - 09:01
Sutea izan da Gasteizko etxebizitza batean, eta gizon bat Txagorritxura eraman dute kea arnasteagatik
Goizaldean piztu da sua, eta hasiera batean eraikina jendez hustu badute ere, bizilagunak etxera itzuli dira handik denbora gutxira.
2025/02/08 - 17:51
Sutean kaltetutako eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli, suak sistema elektrikoa hondatu baitu
Erandioko Ibarra kaleko 5. atariko bizilagunak ezingo dira oraindik etxera itzuli, argindarrik ez baitago bertan. Su hartu zuen etxebizitzaren gaineko eta azpiko etxeetan ere kalteak daude, baina, udal teknikarien arabera, suak ez du kalterik eragin eraikinaren egituran.
2025/02/08 - 12:33
Sute batek furgoneta bat kiskali du Getxon, eta beste lau ibilgailu kaltetu dira
Sutea bere kasa piztu da, ostiraleko 22:30 aldera, Aldapa kalean. Ez da inor zauritu.
2025/02/08 - 10:08
Furgoneta batek su hartu du Getxon, eta beste lau auto kaltetu dira
Sutea bart gertatu da, Aldapa kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, badirudi bere kasa piztutako sutea izan dela. Zorionez, inor ez da zauritu.
2025/02/07 - 20:59
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Erandion piztutako sute baten ondorioz
Sutea 18:30 aldera piztu da Erandioko Ibarra kaleko etxebizitza-eraikin batean. Bost pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako, eta bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
2025/02/07 - 17:50
Donostiako suteak etxetik aterarazi zituen bizilagun ia guztiak gaur itzuli ahal izango dira etxera
San Martzial kaleko 8. atariaren kasuan, bizilagun guztiak itzuli ahal izango dira, 4C eta 5C etxebizitzetako bizilagunak izan ezik, horiek zigilatuta geratuko dira, eta Etxaide kaleko 6. atariko etxebizitza guztietako bizilagunak itzuli ahal izango dira,
2025/02/06 - 23:00
Suhiltzaileek zailtasunak izan dituzte sutea itzaltzeko, pilatutako zabor kantitate handiagatik
Oinetakoak, arropa, egunkariak... Duela gutxira arte Donostiako etxe horretan amarekin bizi zen emakumeak poltsetan gordetzen zuen dena. Suhiltzaileek banan-banan ireki behar izan dituzte ezkutuko su-fokuak baztertzeko. Suteak kalte larriak eragin ditu gutxienez 10 etxebizitzatan.
2025/02/06 - 21:36
Donostiako suteagatik irtenarazitako 17 bizilagunek hotel batean jarraitu beharko dute, sua itzali duten arren
Su hartu zuen etxebizitzatik zaborra ateratzen jarraitzen dute suhiltzaileek; pilatutakoaren % 20 baino ez dute atera. Gainera, ondoko eraikin batean ere lanean ari dira, sugarrak bertara heldu dira eta.
2025/02/06 - 21:27
Gizarte Zerbitzuek bazuten su hartu zuen etxebizitzan zegoen 'Diogenesen sindrome' kasuaren berri
Donostiako Udalak "esku hartzeko laguntza judiziala" ere eskatu izan zuen, "Gizarte Ekintzak jabeen senide eta hurbilekoekin egindako gestio sakonen" ondoren, horiek onartu egin baitzuten etxebizitza garbitzeko baimena ematea.
2025/02/06 - 12:16
Suhiltzaileak sua itzaltzeko eta pilatutako zaborra ateratzeko lanetan daude oraindik
"Lan handia dago egiteko oraindik", adierazi du Martin Ibabe zinegotziak. Suhiltzaileek zabor kopuru handia atera daute sua hasi zen etxebizitzatik.
2025/02/05 - 21:33
17 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Donostian, erdigunean sute bat piztu da eta
Erre den San Martzial kaleko pisu hori hutsik zegoen, eta sua hasi den unean langile batzuk garbiketa lanetan ari ziren. Inor ez da zauritu, ke-lainotza sortu arren. Donostiako Udalak 10 familiari emango die ostatu hiriko hotel batean, 17 pertsonari guztira.
2025/02/05 - 19:24
Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea
Sutea piztu den etxebizitzan garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden bertan pilatuta. Lan horietan ari zen behargin batek adierazi duenez, "batez ere zaborra".
2025/02/05 - 18:49
Sutea Donostiako San Martzial kaleko etxebizitza batean
San Martzial kaleko 8. atariko laugarren solairuan piztu den suak ke handia eragin du. Une horretan etxebizitza hutsik zegoen, eta garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden gordeta.
2025/02/04 - 18:51
Pertsona bat ospitaleratu dute Donostian, Txomin Enean izandako sute batean kea arnasteagatik
Udalak jakitera eman duenez, suteak ketza eragin du eta pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastuta. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.
2025/02/03 - 15:03
Basauriko suteagatik hustutako eraikinetako bizilagunak ezingo dira oraingoz etxera itzuli
Euren etxeetatik irtenarazitako auzokideak hotel batean daude momentuz. Bizitoki bat topatzeko lanean dabil Udala, Etxebizitza Sailarekin eta Alokabiderekin.