Tornadoak
2020/03/04 - 10:03
Gutxienez 22 pertsona hil dira Tennesseen, tornado-kate baten ondorioz
Gutxienez 22 pertsona hil dira Tennessee estatuko hainbat gune kolpatu dituzten tornado batzuen eraginez. Putnam konderria izan da kaltetuena, 16 hildakorekin.
2019/09/11 - 19:30
Tornado bat grabatu dute Hondarribin
Ivan Beroizek tornado bat grabatu zuen Hondarribin 2019ko irailaren 10ean.
2019/08/05 - 12:52
4,5 graduko lurrikara batek Matucanako distritua astindu du, Liman
Sismologoen esanetan, 100 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara, eta, Peruko Hidrografia eta Gerrarako Nabigazio Zuzendaritzaren esanetan, ez dago tsunami arriskurik.
2019/07/19 - 18:16
5,1 graduko lurrikara batek Atenas astindu du
Intentsitate handiz nabaritu dute Greziako hiriburuan, ostiral eguerdian. Atenastik 23 kilometroa egon da epizentroa.
2019/07/04 - 11:39
Tornado batek 6 hildako eta 200 zauritu utzi ditu Txinan
Kaiyuan hiriko hainbat eraikinetan kalte handiak eragin ditu tornadoak. Argindarrarekin ere arazoak dituzte oraindik.
2019/05/24 - 10:24
Hiru pertsona hil dira Missouri estatuan izan diren tornadoen ondorioz
AEBko Meteorologia Zerbitzuak jakitera eman duenez, hainbat tornado izan dira Jefferson City hiriburuan. Kalte handiak izan dira eraikinetan eta argindar zerbitzuan.
2019/04/15 - 13:46
Gutxienez hiru pertsona hil dira AEBn, hainbat tornadoren eraginez
Gutxinez hiru pertsona hil dira, horietako bi haurrak, Mississippi eta Texas estatuetan izan diren tornadoen eraginez. Uholdeak, kalte materialak eta itzalaldiak ugariak dira.
2019/03/04 - 21:50
23 lagun hil dira Alabaman, tornado gogorren eraginez
Haizeteek 240 kilometroko abiadura hartu dute eta suntsipen arrastoa utzi dute. 23 lagun hil dira. Lee konderriko sheriffak dio ez duela halako suntsipenik ikusi.
2019/01/28 - 14:17
Lau pertsona hil eta 195 zauritu dira Habanan tornado baten eraginez
Gainera, 'kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta eraikin publikoetan', baita uholde txikiak Malekoian eta itsas mailan dauden eremuetan.
2018/11/25 - 20:38
Uztailean tornado bat suntsitu zuen Entziako pagadia aztertuko du EHUk
Ezohiko fenomeno hau ikertzea erabaki du Arabako Aldundiak, eta lursail zati bat dagoen bezala utziko dute.
2018/07/20 - 12:38
Tornado bolada batek Iowako zenbait herri txiki ditu
Hainbat tornadok Iowako zenbait herri desberdinak astindu dituzte, haien artean Marshalltown. Han, hainbat pertsona zauritu dira nekazaritza-fabrika batean lan egiten ari zirela.
2018/07/06 - 16:00
Tornado batek Legaireko basoa txikitu du
Arabako Entzia mendilerroan 180 kilometro orduko abiadura hartu du gutxienez haizeak eta 72 hektarea kaltetu ditu.
2017/10/19 - 23:25
Tornado ikusgarri batek 13 zauritu utzi ditu Tarragonan
Tornado ikusgarri batek Tarragona zeharkatu du eta euri-zaparradak utzi ditu hainbat herritan. Gutxienez 13 zauritu utzi ditu.
2017/05/19 - 11:01
Hainbat tornado eta ekaitz bortitz ari da pairatzen Oklahoma
Gutxienez lagun bat hil zen asteartean, haizearen indarraren eraginez. Azken egunotan, Estatuak, batez ere mendebaldean, meteorologiaren eragina jasan du.
2017/04/30 - 14:07
Zazpi hildako eta 50 zauritu baino gehiago AEBn, tornado baten ondorioz
Milioika dolarretako kalte materialak eragin ditu, eta ehunka lagun ebakuatu behar izan dituzte.
2017/04/30 - 13:47
Zazpi hildako eta 55 zauritu Arkansasen eta Texasen tornado baten ondorioz
Ehunka lagun etxebizitza barik geratu dira, eta dozenaka ebakuatu behar izan dituzte. Tornadoak eragindako kalteak milioi dolarretakoak dira.
2016/02/25 - 09:52
Ekaitz eta tornado indartsuek lau hildako eragin dituzte AEBtan
Guztira lau lagun hil dira, bi urteko haurra tartean, azken orduetan AEBtako Virginia eta Louisiana estatuetan izandako ekaitz eta tornadoen eraginez.
2015/05/26 - 11:40
Tornado batek 13 pertsona hil ditu Mexikon, sei segundotan
Lauko indarra izan duen haizeteak sekulako txikizioa eragin du. Texasekin muga egiten duen herri horretan, 700dik gora etxe suntsitu edo hondatuta geratu dira.
2013/05/23 - 13:50
2.000 milioi dolarreko kalteak eragin ditu Oklahomako tornadoak
Ezbeharraren ondorioz hildako 24 lagunak identifikatu dituzte, eta 10 haur daude tartean. Gainera, desagertuta zeuden 6 pertsona ere aurkitu dituzte.