Trafikoa
2024/09/16 - 17:23
Sarbidea ukatuta zuten 1.600 ibilgailu sartzen ziren egunero Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan egokitzapen epean
Eremuan sartzen ziren autoen % 3 da hori. Hala eta guztiz ere, jaitsi egin da gehien kutsatzen duten ibilgailuen kopurua.
2024/09/16 - 16:36
Trafikoa % 14 murriztu da Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan, neurri berrietara egokitzeko hiru hilabeteko epean
Gaur hasi da Bilboko Udala Emisio Gutxiko Eremuan sartzen diren A etiketadun autoei isunak jartzen. Proban egon den aldian, egunero, batez beste, 53.000 auto sartu dira eremu mugatuan, eta horietatik % 3k modu okerrean egin dute.
2024/09/16 - 09:39
Albiste izango dira: Isunak Bilboko EGEan, bronkiolitisaren txertaketa eta sailburuen ildo nagusiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/16 - 07:00
Bilboko Udala gaur hasiko da isunak jartzen Emisio Gutxiko Eremuan, egokitzapen epea amaituta
Ekainaren 15ean sartu zen indarrean araua eta, ordutik, sarbideen kontrola martxan egon da, baina isunak jarri beharrean, ohartarazpenak bidali dizkiete araua urratu dutenei.
2024/09/16 - 07:00
Emisio Gutxiko Eremuaren inguruko zalantza nagusiak argitu ditugu
Zein ibilgailu sar daitezke? Noiz? Salbuespenik bai? Etiketa bat erosi behar dut ala autoa aldatu behar dut? Bilboko Emisio Gutxiko Eremuaren arauak ez betetzeagatik isunak jarriko dituzte, eta zalantzak argitu ditugu.
2024/09/14 - 22:58
AP-8 autobidea itxi dute gaur gauean Itziarren, Bilborako noranzkoan, zorua berritzeko
Autobidea larunbateko 20:00etatik igandeko 08:00etara egon da itxita, eta Behobiarako noranzkoan jarri duten bypassetik bideratu dute zirkulazioa. 54,400 eta 57,900 kilometroen artean itxi dute, eta Itziarko lotuneko sarrera- eta irteera-adarrei eragin die, itxita egon baitira.
2024/09/14 - 14:08
Txirrindulari bat erietxera eraman dute helikopteroz, BI-3123 errepidean, Arrietan, istripua izan ostean
Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta gero, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2024/09/13 - 18:10
Gidari batek bi pertsona harrapatu ditu Asuako biribilgunean, Erandion
Ibilgailu batek gizon bat eta emakume bat harrapatu ditu Erandion, Asuako biribilgunean, 06:30ean. Zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
2024/09/13 - 14:45
Horrela eragingo dio triatloiak Bilboko trafikoari
Udalak garraio publikoa, metroa eta trena batez ere, erabiltzeko gomendioa egin du. Trafiko aldaketak izango dira, batez ere ibaiadarraren alde bietan, Deustuko barrutian, Olabeagan eta Leizaola lehendakariaren kalean eta Euskalduna zubian.
2024/09/13 - 13:29
Zenbat alkohol edanda eman dezaket 0,2? Zein da alkohol-tasa Europan?
Gidatzean odolean gehienez ere baimendutako alkohol-tasa 0,5etik 0,2ra jaitsi nahi du Espainiako Gobernuak trafiko-istripuen biktima-kopurua murrizteko asmoz.
2024/09/13 - 13:00
Zenbat alkohol edanda eman dezaket 0,2?
Odoleko alkohol-tasak ez dio arau matematiko bati jarraitzen, eta hainbat faktoreren mende dago, hala nola hartutako elikagaien, edari motaren, edan denetik igarotako denboraren, alkoholarekiko tolerantziaren eta adinaren mende.
2024/09/12 - 15:15
Gidatzean odolean baimendutako gehienezko alkohol tasa 0,5etik 0,2ra jatsi nahi du Espainiako Gobernuak
Espainiako Barne ministroaren arabera, Espainiako Estatuan izaten diren istripuen erdietan baino gehiagotan zuzeneko eragina dute alkoholak edota drogak.
2024/09/10 - 23:02
Kongresuak onartu du trafikoaren eskumena Nafarroako Foru Hobekuntzan sartzea
Osoko bilkurak Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko lege organikoa aldatu eta trafikoaren kudeaketa foru erkidegoaren esku uzteko.
2024/09/06 - 14:35
Udako irteera eta itzulera operazioan % 18 istripu gutxiago izan dira eta 7 lagun hil dira
Nazioarteko trafikoak 2023koarekin alderatuta % 3,5 gora egin du euskal errepideetan.
2024/09/05 - 09:30
Espainiako Vueltak trafiko-mozketa ugari eragingo ditu gaur Gasteiz eta Maeztu artean
Gasteiz eta Maeztu artean egingo da txirrindulari probaren 18. etapa. 13:05ean abiatuko da Mendizabalako aparkalekutik eta, Añanako, Arabako Errioxako eta Mendialdeko errepideak zeharkatu ondoren, Maeztun amaituko da, 17:19an.
2024/09/04 - 11:23
Auto-ilara luzeak eragin ditu kamioi batek izandako istripuak AP-8an, Zarautzen
Lau kilometroko auto-ilarak eragin ditu kamioi batek izandako istripuak, AP-8an, Zarautzen, Bilborako noranzkoan.
2024/09/01 - 18:43
Bi pertsona zauritu dira bost autoren eta autobus baten arteko istripuan, Deban
Bi zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte artatu zitzaten. Istripuaren ondorioz AP-8a itxirik egon da Bilborako noranzkoan eta 2 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halere, 16:00 pasatxo zirenean atzera zabaldu dute errepidea.
2024/09/01 - 11:36
Bost pertsona zauritu dira, bi larri, auto-istripuz Soraluzen
Ibilgailua bidetik irten eta irauli egin da. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.
2024/09/01 - 11:07
Ireki dituzte N-1eko lau erreiak Andoainen, lanak amaituta
"Gipuzkoan trafiko astun eta berezi gehien duen puntuetako bat da, eta ezinbestekoa zen guztiz konpontzea", adierazi du Aldundiak.
2024/08/31 - 12:47
Armiñonen (A-1) eta Biriatun (AP-8) izan daitezke arazoak Itzulera Operazioan
Trafiko dispositibo berezia martxan da ostiraletik. Armiñongo lotunean (Araba), AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, seinaleak jarri dira Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko.