Trafikoa
2025/01/13 - 15:02
N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Getaria artean astearte honetan, lanak egiten ari dira eta
Zumaia eta Getaria arteko bidea erabat itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara bitartean, egonkortze lanak direla eta. 14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.
2025/01/13 - 08:38
Albiste izango dira: Lanera Gasteizko Mercedesen, Emisio Gutxiko Eremua Donostian eta "El Conquistador"
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/10 - 17:18
Astelehenean abiatuko du Donostiak emisio gutxiko eremuetako kontrola neurtuko duen informazio prozesua
Martxoaren 14ra arte ez dute isunik jarriko. Ordurako guztiz bukatuta egongo da emisio gutxiko eremuen lehen fasea. Bitartean, baimenik gabe eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen oharztarapena jasoko dute.
2025/01/10 - 14:15
Goiz beltza Nafarroako errepideetan: hiru pertsona hil dira Itzan eta Berriobeitin izandako istripu banatan
Bi pertsona Berriobeitiko Añezkar kontzejuan goizean goiz izandako ezbehar batean zendu dira. Beste biktimak Itzan (Iruñetik gertu) galdu du bizia: haren autoa bidetik irten eta erre egin da.
2025/01/09 - 20:08
AP-8 autobidean ilara luzeak daude Astigarragan, hainbat kamioiren arteko istripu baten ondorioz
Hiru kamioik istripua izan dute AP-8an, Astigarraga parean, eta pertsona bat arin zauritu da. Ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute Irungo noranzkoan. Une honetan, erreietako bat irekita dagoen arren, auto-ilarek bere horretan jarraitzen dute.
2025/01/09 - 14:36
Zabaldu dute A-15 autobidea Villabona parean, kamioi baten matxurarengatik ia ordubetez itxita egon ondoren
12:30 aldera geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera, eta bi kilometro inguruko auto-ilarak eragin ditu.
2025/01/08 - 12:49
Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua udaberritik aurrera sartuko da indarrean
Behin-behineko ordenantza publikoa izango da urtarrilaren 14ra arte, herritarrek eta erakundeek ekarpenak egin diezazkioten. Hori amaituta, Gasteizko Udalak martxo aldera onartuko du behin betiko ordenantza. Hala ere, isunak ez dira uda ostera arte aplikatuko
2025/01/06 - 21:53
Ireki dute A-15 errepidea Berastegin, Donostiarako noranzkoan
19:00ak baino lehentxeago, auto bat irauli da errepidean eta bi lagun zauritu dira. Ertzaintzak zirkulazioa moztu du Donostia aldera, baina egoera bere onera etorri da 20:45 alderako.
2025/01/04 - 20:48
Arinduz doa trafikoa AP-8an, Biriatun
Auto-pilaketek auto eta kamioiei eragin diete. 4 kilometrokoak ziren 19:45ean.
2025/01/04 - 18:19
69 urteko gidari bat zauritu da San Adrianen, errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka eginda
Ezbeharra 10:47an jazo da, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe baitzituen.
2025/01/04 - 11:46
AP-8 autobidea guztiz ireki dute Deban, ostiraleko gorabeheren ostean
Zisterna-kamioi bat iraultzeak trafiko arazo handiak eragin ditu inguru horretan, eta zirkulazioa erabat etenda egon da zenbait orduz.
2025/01/04 - 11:32
Gizonezko bat hil da AP-68an, Erriberagoitian, auto-istripuz
Ibilgailuak erdibitzailea jo du, argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Trafikoa erabat eten dute bi noranzkoetan une batez.
2025/01/03 - 14:55
AP-8ko bi errei berriro ireki dituzte Deban, noranzko bakoitzeko bat, zisterna-kamioi bat irauli ondoren
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 18:30ean, errei bat ireki dute noranzko bakoitzean, "errei motela", "larunbat honetan erdibitzailea konpontzen amaitu arte". Horregatik, barruko erreiak itxita daude.
2024/12/31 - 14:23
Trafiko-istripuek 37 hildako eragin dituzte 2024an EAEn, 2023an baino 7 gutxiago
Istripu, zauritu larri eta hildakoen kopuruak behera egin du 2024an EAEko errepideetan, Segurtasun Sailak astearte honetan Bilbon aurkeztutako balantzearen arabera.
2024/12/28 - 19:41
23 urteko motor-gidari bat larri, Bakaikun traktore baten kontra talka eginda
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 16:07an jaso du ezbeharraren berri. Istripua Alkazar inguruan gertatu da, industrialdera doan errepidean. Anbulantzia medikalizatu batean eraman dute 23 urteko motor-gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
2024/12/27 - 15:09
A-8 autobidea ireki dute Muskizen, Bilborako noranzkoan
Errepidea itxita egon da istripu baten ondorioz. Istripua gidari bat ondoezik zegoelako gertatu da.
2024/12/25 - 11:58
Saihesbidea jarri dute N-1 errepidean, Idiazabalen, astelehenean izandako luiziaren ostean
Lur-jausia 409 kilometroan gertatu zen, Etzegarateko mendatearen jaitsieran, eta hiru ibilgailuri eragin zien, baina ez zen zauriturik izan.
2024/12/24 - 11:00
N-1 errepideak itxita jarraitzen du Idiazabalen, astelehen honetan izandako lur-jausiaren ondorioz
Lur-jausia 409 kilometroan gertatu zen, Etzegarateko mendatearen jaitsieran, eta hiru ibilgailuri eragin zien, baina ez zen zauriturik izan. Ordezko bidea A-15 da, Altsasutik.
2024/12/22 - 16:16
Zabalik da AP-8 autobidea Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik itxita egon ondoren
Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaldu duten arte.
2024/12/21 - 18:20
Konpondu dira dagoeneko Bergaran eta Armiñonen goizean izandako trafiko arazoak
Bergaran 5 kilometroko ilarak izan dira bideko lanen ondorioz, eta Bergaran ez ezik, Armiñonen ere izan da goiz zaila, A-1 errepidean Madrilera bidean, AP-1eko lotunean. 13:00etan 4 kilometroko ilarak zeuden puntu horretan.