Trafikoa
2025/02/08 - 20:59
63 urteko motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera ostean
Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean. 63 urteko ordiziarra da hildakoa.
2025/02/08 - 15:04
Motozale bat hil da Tolosan, errepidetik atera eta zubi batetik behera erori ostean
Ezbeharra 12:20an jazo da, N-1 errepidean, Lasartera bidean, motozalea errepidetik atera eta zubi batetik behera erori denean.
2025/02/08 - 09:20
Errepide sarea irekita dago
Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00ak arte abisua egon da indarrean elurragatik, eta errepide sarean kontuz gidatzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
2025/02/07 - 17:24
Elurrak Arabako mendateak zuritu ditu
Bernedoko mendatea ibilgailu guztientzat itxi dute. Azazetakoa kamioientzat itxi dute eta autoek kateak edo neguko pneumatikoak behar dituzte, eta Opakuan kateak beharrezkoak dira. Altuben eta Herreran, berriz, arretaz gidatzeko gomendatu dute.
2025/02/05 - 16:27
Bi kamioilari zauritu dira N-121-A errepidean, Olague parean, aurrez aurreko talka batean
Bi kamioilari larri zauritu dira istripuan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
2025/02/04 - 11:41
Trafikoa bere onera etorri da Donostian, hainbat istripuren ondorioz pilaketak egon ondoren
07:30 aldera gertatu dira istripuak, denak arinak, GI-20 eta GI-40 errepideetan, Bilboko noranzkoan.
2025/02/03 - 16:45
14 pertsona zauritu dira AP-15 autobidean, Muru Artederreta parean, autobus bat bidetik aterata
Istripua 12:58an gertatu da, AP-15eko 76. kilometroan, Tebas eta Muru Artederreta artean (Nafarroa). Zaurituetako 8 Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, eta 6, Noaingo osasun-zentrora. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.
2025/02/03 - 08:59
Auto baten gidaria hil da kamioi batekin talka eginda, A-68an, Tuteran
21 urteko gizonezko errioxar batek izan du istripua, eta lekuan bertan hil da.
2025/02/02 - 08:49
Emakume bat hil da Eibarren, autobus batek harrapatuta
Bizkaibusen autobus batek harrapatu du adineko emakumea, eta bertan hil da.
2025/01/31 - 10:33
Auto-ilarak bukatuta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Villabonan
Kamioi baten eta bi autoren arteko istripuak 6 kilometroko auto-ilarak sortu ditu goizean goiz. Pertsona bat zauritu da istripuan, baina tokian bertan artatu dute anbulantziako langileek.
2025/01/30 - 20:24
Egun goraberatsua N-1 errepidean
Auto-ilarek bere horretan jarraitzen dute N-1 errepidean, Gasteizerako noranzkoan. Legorretan izandako istripu baten ondorioz bost orduz itxita egon ondoren, bi kamioiren arteko beste istripu bat gertatu da Ordizian (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu.
2025/01/30 - 20:19
Trafiko-istripuek 24 hildako eragin zituzten 2024an Nafarroan, 2023an baino 8 gehiago
Errepidean hildakoen kopurua % 71 hil da azken bi hamarkadatan. Hain zuzen, 20 urte hauetan hildako gutxien egon diren hirugarren urtea izan da 2024a. Zauritu larriak 160 izan ziren, iaz baino % 13 gehiago.
2025/01/28 - 21:45
N-634 errepidea berriro ireki dute Getaria eta Zarautz artean, baina Zumaiaraino itxi dute olatuengatik
Galtzadara lur eta harri ugari erori dira goizaldean, eta errepidea bi noranzkoetan zarratu behar izan dute. Luze joko du, makinak behar baitituzte bidea garbitzeko eta bihar ikusiko da egonkor geratzen den.
2025/01/28 - 11:09
2 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Lizarran bi haur hil zituen autobus gidariari
Epailearen arabera, La Estellesako gidariak ez zuen behar adinako arreta jarri gidatzean. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
2025/01/27 - 22:16
Asteartera arte egongo da itxita N-634 errepidea Deba parean, lur jausi bat dela eta
Galtzadara lur eta harri ugari erori dira goizaldean, eta errepidea bi noranzkoetan zarratu behar izan dute. Luze joko du, makinak behar baitituzte bidea garbitzeko eta bihar ikusiko da egonkor geratzen den.
2025/01/22 - 11:27
Frantziak derrigorrezko ingurumen-bineta ezarriko du Iparraldean apiriletik aurrera
Gidariek ingurumen-bineta izan beharko dute Iparraldeko kostaldean ibiltzeko. Inprimaki ofizial baten bidez eskatu ahal izango da, online.
2025/01/17 - 18:33
Arratsalde hasiera kaotikoa N-Iean Andoainen eta Leioako errepidean, zenbait istripuren ondorioz
Hamar ibilgailuren arteko istripu batek hiru zauritu utzi ditu 14:25 aldera N-I errepidean, Andoain parean. Bestalde, txapazko bi istripu ia aldi berean gertatu dira 14:20ak aldera, eta auto-ilarak sortu dira BI-634n, Bilborako noranzkoan.
2025/01/17 - 11:14
Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Andoainen hiru ibilgailuk istripua izan eta ilarak sortu ondoren
Ezbeharraren ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Donostiara bidean, eta zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira. Halaber, bi pertsona zauritu dira.
2025/01/15 - 19:00
Zazpi pertsona zauritu dira Gasteizen, tranbiak eta mikrobus batek elkarren kontra talka eginda
Florida eta Salburua arteko tranbiaren zerbitzua hiru orduz geldituta egon da eta arratsalde erdian jarri dute martxan berriro.
2025/01/15 - 17:39
Gutxienez zazpi pertsona zauritu dira Gasteizen, tranbia batek eta mikrobus batek talka eginda
Istripua 14:15 aldera gertatu da, Salburuako bulebarraren eta Varsovia hiribidearen arteko elkargunean, La Union eta Nikosia geralekuen artean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bi garraiobideek talka egin dute.