Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata
Gizon bat hil zen eta beste bat oso larri zauritu astelehen gauean, NA-134 errepidean, San Adrianen, autoa errepidetik aterata.
SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroak 21:33an izan zuen istripuaren berri, eta Lodosako eta Azkoiengo parkeetako suhiltzaileak, San Adriango mediku taldea, bi anbulantzia medikalizatu —bat, Tafallakoa; bestea, SOS Errioxakoa—, oinarrizko bizi-euskarridun anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bidali zituen bertara, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra NA-134 errepideko (Ebroko ardatza) 51,6 kilometroaren parean gertatu zen. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen.
Istripuaren ondorioz, 50 urteko gizonezko bat hil zen eta 33 urteko beste bat zauritu. Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman zuten anbulantzia medikalizatuan, politraumatismo oso larriekin.
Foruzaingoa ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.