TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da Lezon izandako istripu batean

54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, goizaldeko hirurak aldera.

54 urteko motozale bat hil da bart GI-636 errepidean, Lezon (Gipuzkoa), izandako istripu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra goizaldeko hirurak baino lehentxeago gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik ibilgailua errepidetik irten denean, iturri horren arabera.

Bertaratutako osasun zerbitzuek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertatutakoa argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu