Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, istripua izan duen kamioia kendu ostean

Arratsaldean zehar 9 kilometroko auto-ilarak izan dira Irungo norantzan. Ertzaintzak GI-2131 errepidetik bideratu du trafikoa eta N-1 errepidea saihesteko deia egin die inguru hartan zebiltzan gidariei.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ertzaintzak N-1 errepidea saihestea eskatu du Donostiarako noranzkoan, Legorretan kamioi bat irauli baita

Kamioi bat irauli da astelehen arratsaldean N-1 errepidean, Legorreta (Gipuzkoa) parean, Irunerako noranzkoan. Errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz eta auto-ilara luzeak izan dira. Istripuan kamioi-gidaria zauritu da eta larrialdi zerbitzuek lekuan bertan artatu dute.

Kamioiak Irungo norantzako bi erreiak hartzen zituen. Trafikoa GI-2131 errepidetik bideratu du Ertzaintzak baina inguruan kaos handi xamarra bizi izan da eta auto-ilarak 9 kilometrorainokoak izan dira Irunerako norantzan.

Hori dela eta, Ertzaintzak N-1 errepidea hartzea saihesteko eskatu die inguruan zebiltzan gidariei eta horren ordez A-10, A-15 eta A-636 errepideak hartzeko gomendatu du.

Horrez gainera, Gipuzkoako inguru horretan bertan, Urola Garaia eta Goierri eskualdeetan, euri jasa handiak egin ditu astelehen arratsaldean eta Beasain, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso inguruko bigarren mailako errepide batzuk itxi dituzte. Beasain eta Azpeitia lotzen dituen GI-2635 errepideak itxita jarraitzen du Ezkio-Itsason, Mandubian, luizi baten ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X