Joan-etorri gehiago, istripu gutxiago eta hildakorik ez Aste Santuan, EAEko errepideetan
Aste Santuan aurreikusi baino ibilgailu kopuru gehiago ibili dira EAEko errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak asteazken honetan zabaldutako balantzearen arabera, trafiko bolumena aurreikusi baino handiagoa izan da, 1.070.000 bidaiarekin, eta iazko datuekin alderatuta ere % 1,35 egin du gora. Halaber, pasa den urtean baino % 24 istripu gutxiago izan dira eta ez da inor hil, ezta larri zauritu ere.
Segurtasun Sailaren arabera, Aste Santuko ibilbide luzeko joan-etorri kopuruak eguraldiaren arabera egiten du gora edo behera.
2023an eguzkia izan zen nagusi, eta trafiko bolumenak % 2 egin zuen gora; 2024an, euriak bustita, igoera % 0,6koa izan zen, eta aurten, eguraldi ezegonkorra izanagatik ere, joan-etorriak % 1,35 hazi dira.
Joan-etorri kopurua igo bada ere, ezbehar gutxiago izan dira errepideetan. Apirilaren 16tik 21era bitartean 74 istripu erregistratu dira, baina ez da hildakorik ezta larri zauritutakorik izan.
Iaz, 97 istripu eta lau zauritu larri izan ziren EAEko errepideetan, eta, hortaz, aurreko urteko datuekin alderatuta, % 24 istripu gutxiago izan dira.
Trafiko-fluxurik handienak ohiko puntuetan erregistratu dira: A-8 errepidean (Bizkaia eta Kantabria arteko mugan), AP-8 autobidean (Irunen) eta Armiñongo lotunean (Araban).
Bizkaian, arazorik handienak apirilaren 17an, ostegunean, izan ziren A-8an, Muskiz eta Barakaldo artean eta Kantabriarako noranzkoan. Puntu horretan, 15 kilometrorainoko ilarak sortu ziren.
Gipuzkoan, 7 eta 8 kilometrorainoko ilarak sortu ziren aurreko asteazkenean eta ostegunean, AP-8 autobidean, Irunen, Baionarako bidean, irteera operazioaren baitan.
Araban, asteazkenean eta ostegunean, 5 kilometrorainoko ilarak sortu ziren A-1 errepidean, Armiñongo lotunean, Madrilera bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.