Bi zauritu larri Cascanten, lau ibilgailuk talka eginda
Bi pertsona larri zauritu dira bart N-121-C errepidean (Tudela-Tarazona), Cascanten, lau ibilgailuk talka eginda.
Zaurituak auto baten gidaria eta 33 urteko emakume bat dira. Biek politraumatismoak dituzte eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, SOS Nafarroa 112 larrialdiak kudeatzeko zentroak asteartean jaso zuen istripuaren berri, 21:46an. Ezbeharra 7,7 kilometroan gertatu zen.
Larrialdi-zerbitzuak iritsi zirenean, gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta zegoen, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzian eraman zuten Tuterako Sofia Erregina Ospitalera, eta bertan dago, traumatismo larriekin.
Oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak ospitale horretara eraman zuen 33 urteko emakumea, politraumatismoak zituela; hori ere pronostiko larriarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda