Urretxu
2023/01/27 - 21:43
Honelakoa da "Hank", Urretxuko enpresa batek sortutako exoeskeletoa
"Hank" exoeskeletoa paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko gai da eta tablet baten bidez kontrolatzen da. Asmakizun aitzindaria da gaixotasun baten ondorioz mugitzeko ezintasuna duten pertsonentzat.
2023/01/18 - 11:51
"Masifikatutako makrozentroek" euskal harrera ereduan ez dutela tokirik esan du Artolazabalek
Migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko beste lau bulego zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horien aurkezpenean hitz egin du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzat Gasteizen ireki asmo duen zentroarekin bat ez datorrela esan du.
2022/12/13 - 15:42
Santa Lutzi azoka itzuli da Urretxura eta Zumarragara, jendez gainezka, baina hegaztirik gabe
311 postuk bete dituzte bi herriak. Hala ere, azoka ezin izan da bere osotasunean itzuli. Ez da hegaztirik izan. Basa hegaztietan gripea da eta Jaurlaritzak debekatu ditu.
2022/11/11 - 11:13
Azaroaren 11tik 13rako asteburuan egiteko hainbat plan
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
2022/07/18 - 21:09
Unai Badiola, Gipuzkoako suhiltzailea: "Nafarroako suteetan bizi izandakoa guretzako irakasgaia izan zen"
Lankide nafarren profesionaltasuna eta beti modu "seguruan" lan egin zutela nabarmendu du. Badiolaren ahotan, bertako profesionalak "jantziak" dira mota horretako suteak itzaltzeko lanean.
2022/06/07 - 18:40
Gi-631 itxita egongo da obrengatik ekainaren 7, 8 eta 9ko gauetan
Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepidea itxita egongo da 27. kilometroan, Aizpurutxon, 23:00etatik 05:00etara, ekainaren 7ko, 8ko eta 9ko gauetan.
2022/04/13 - 13:55
Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan
Confédération Mondiale de l'Accordéon elkarteak antolatu du lehiaketa, eta gipuzkoar musikariaren obrak interpretatzen dituzten nazioarteko akordoi-jotzaile guztiek hartu ahalko dute parte.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/02 - 13:12
Urretxu-Zumarraga zurituta, airetik ikusita
Elurrak Euskal Herriko bazter anitz zuritu ditu, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak. Hona hemen Irimo menditik Aitor Agirrezabalek drone bidez grabatutako irudiak.
2022/03/28 - 22:53
Pertsona bat atxilotu dute Urretxun, jihadisten aurkako operazio batean
Hainbat orduz, Ipeñarrieta kaleko etxebizitza bat miatu du. Burua estalita zeraman pertsona bat eraman dute atxilotuta. Operazioak zabalik eta sekretupean jarraitzen du eta, horregatik, Barne Ministerioak ez du inolako berririk zabaldu.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 15:49
Josu Maroto: "Boligrafoz egindako arteak harridura eta miresmena eragiten du oso lan-tresna arrunta delako"
Josu Maroto arkitekto eta marrazkilari urretxuarrak "Masala Soul Project" ekimenaren baitan, bolalumaz marrazteko teknika erakutsiko du Martxoaren 5ean Undermount kultura haztegian.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/12 - 13:17
Deskargako bidesariaren kontrako manifestazioa egin dute Zumarragan eta Urretxun
Joan den urtarrilaren 18an jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak arku bidezko bidesaria A-636 errepidean, Beasain eta Bergara artean. Motoek izan ezik, gainerako ibilgailu guztiek ordaindu egin behar dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.