Uxue Barkos
2017/05/31 - 14:21
Zinegotzi zela, Barkosek jasotako dietak aztergai, Kontu Epaitegian
Akusazioaren argudioak "goitik eta behera gezurtatzen" dituzten frogak aurkeztu ditu Nafarroako presidentearen abokatuak.
2017/05/27 - 16:50
Vianako Printzea saria jaso dute Lainez eta Martinez dantzariek
Saria jaso ostean, diziplina artistiko horretako "betiko arazoek" hor jarraitzen dutela ziurtatu du Lainezek, finantziazioari aipamen eginez.
2017/05/23 - 20:45
Euskal presoek gutunak bidali dizkiete Urkulluri, Barkosi eta EAJri
Sakabanaketa amai dadin ahal duten guztia egiteko eskatzen diete, bizi duten "sufrimendu egoera" amaitzeko, alegia.
2017/05/06 - 15:46
Alderdi guztiek egin dute bat Tomas Caballerori Iruñean egindako omenaldian
Iruñeko Udalak Tomas Caballero UPNko zinegotzia omendu du gaur, ETAk hil zuela 19 urte igaro direnean.
2017/04/11 - 22:04
Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak dimititu egin du
Uxue Barkos presidenteak onartu egin du dimisio eskaria, Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Maria Solanak hartuko du kargu hori.
2017/04/11 - 11:11
Presoak hurbiltzeko laguntza eskatu die EPPK-k Urkulluri eta Barkosi
'Berria' eta 'Gara' egunkariei bidalitako agiri batean diotenez, bi agintariek badute "ardura eta ahalmena" presoak Zaballako kartzelara ekartzeko.
2017/04/07 - 14:01
ETB: Urkullu, Barkos eta Etchegaray, bitartekariekin
Iñigo Urkullu, Uxue Barkos, Jean Rene Etchegaray eta Ram Manikalingam Arkautin bildu ziren, asteazkenean.
2017/04/07 - 13:51
ETB: Urkullu, Barkos eta Etchegaray bitartekariekin bildu ziren
Euskal Herriko erakunde nagusien ordezkarien eta nazioarteko egiaztatzaileen arteko bilera asteazkenean izan zen Arkautin, ETBk jakin ahal izan duenez.
2017/03/17 - 18:35
Armagabetzea 'behin betikoa' izan dadila espero du Uxue Barkosek
Prozesua "zehatz" egitea espero du Nafarroako Gobernuak, "urte hauetan gizarteak erakutsi duen nahia ez zapuzteko".
2017/03/17 - 17:36
Nafarroako Gobernuak armagabetzea 'zorroztasunez' egitea espero du
Uxue Barkosen arabera, armagabetzea "urte hauetan gizarteak erakutsi duen nahia" da, beraz, "erabatekoa, aldebakarrekoa eta behin betikoa izan behar du eta bermeaz egin behar da".
2017/03/10 - 14:01
Biktimak, UPN eta PP ez dira terrorismoa gaitzesteko bilkuran izan
Barkosek "errespetuz" hartzen du biktimek parte hartu nahi ez izatea, baina "penagarritzat" jo ditu gainerakoen erabakiak, are gehiago bihar 2004ko M-11ren urteurrena dela kontuan izanda.
2017/03/08 - 12:18
Barkos iraindu zuten militarrak ezin dituela zigortu dio Cospedalek
Militar talde batek Uxue Barkosen aurka zuzendutako irainak gaitzetsi ditu Cospedal ministroak, baina erretiratuta daudenez ezin omen du neurririk hartu euren aurka.
2017/03/06 - 15:23
Nafarroak lehenbizikoz hartu du parte Euroeskualdearen bileran
Trenbide sarearen konexioak, garapen ekonomikorako ekimenak, unibertsitateen arteko elkarlana, eta nekazaritza eta turismoa izan dituzte hizpide, besteak beste.
2017/02/27 - 21:58
Uxue Barkos: ‘Inork ez ditu Nafarroako ikurrak ezabatuko’
Udal bakoitzak ikur bat edo beste erabiltzeko askatasun osoa izango duela azpimarratu du Nafarroako Gobernuko presidenteak.
2017/02/20 - 18:15
Uxue Barkosek ukatu egin du 'terroristak omendu' izana
'Irmo eta sendo' baztertu du joan den larunbatean Iruñean egindako ekitaldia terroristak omentzeko izan zenik.
2017/02/18 - 16:37
Poliziaren zein eskuin-muturreko indarkeriaren biktimak omendu dituzte
Berrehundik gora gonbidatu izan dituen omenaldian Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek parte hartu dute, UPN eta PPk salbu.
2017/02/18 - 09:16
Nafarroako erakundeen aitortza jaso dute poliziaren biktimek
UPN eta PPN alderdietako ordezkariek ez dute parte hartu Nafarroako Gobernuak bultzatutako ekitaldian.
2017/01/12 - 12:48
Espainia eta Nafarroa akordioa lortzeko zorian direla uste du Barkosek
Antza denez, baliteke bi gobernuen arteko itun ekonomikoa izatea epe laburrean.
2017/01/12 - 12:06
Uxue Barkos: 'Borondatea ikusten dugu'
Uxue Barkos Nafarroako presidentea hurrengo astean Cristobal Montororekin bilduko dela eta "borondatea" ikusten duela Nafarroa eta Espainiako Gobernuaren arteko hitzarmen ekonomikoa adosteko esan du.
2016/12/30 - 15:19
Uxue Barkosek kofiantzaz ekingo die 2017ko erronkei
Urte amaierako hitzaldian, etorkizunari ilusioz eta konfiantzaz ekingo diola dio Nafarroako presidenteak. 2017rako erronken artean, inbertsio soziala eta enplegua aipatu ditu.