aldebiko akordioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia eta Nafarroa akordioa lortzeko zorian direla uste du Barkosek

Antza denez, baliteke bi gobernuen arteko itun ekonomikoa izatea epe laburrean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Uxue Barkos: 'Borondatea ikusten dugu'

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak adierazi duenez, Gobernu nafarrak zein espainiarrak Ekonomi Hitzarmenaren gaineko "akordioa lortzeko borondatea eta asmoa" agertu dute, "azken orduetan bereziki".

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran parte hartu baino lehen hedabideen aurrean esan duenaren arabera, datorren astean bilera izango du Cristobal Montororekin eta, bere esanetan, "batzorde teknikoak ere bilduko dira orain dela bi urte ebatzita egon behar zuen gai hori konpontzeko".

Gaineratu duenez, gai hau ez da "beste batzuek dioten bezala, jarrera politikoa edo alderdikoia, inolaz ere".

"Gai ekonomiko batez ari gara, eta bizitzaren beste atal batzuetan bezala, legearen gaineko interpretazioak akordioak heltzera eraman beharko gaitu, denok etsi beharko dugu denon aldeko helburua lortzeko, eta hori interes orokorra da", esan du.

Barkosen hitzetan, Nafarroaren kasuan "hiritargo nafarraren interesen alde egiten da, baina Estatu espainiarraren gizartearen elkartasuna kontuan hartuta".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X