Xabier Madariaga
2025/10/13 - 20:47
Israelek askatutako preso palestinarren senideen erreakzioak
Israelek aske utzi ditu bere esku dauden preso palestinar batzuk. Senideen eta ingurukoen erreakzioak begi bistakoak izan dira. Xabier Madariagak, EITBko ordezkari bereziak, senide horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan du.
2024/08/31 - 16:48
Abuztuko behe-lainoak bultzatuta, asko dira itsasoratzen diren migranteak
Xabier Madariaga ETBko kazetaria Ceutan da, migrazio krisia lantzen, eta iritsiera gehiagoren lekuko izan da. Gainera, aurretik igerian ere heldutako migratzailerekin izan da.
2023/10/20 - 16:32
Jordanian tentsioa gora doa
Israelekin muga egiten duen Jordanian istiluak aurreikusita daude gaurko, Jordania baita munduan errefuxiatu palestinar gehien dituen herrialdea.
2023/10/18 - 22:33
Xabier Madariaga: ''Zalantzarik gabe, ospitaleko bonbardaketa inflexio puntu bat izan da gerra honetan''
Atzo Gazako ospitale baten kontra izandako erasoaren ostean, protesta oldea izan da Palestinan eta mundu osoan. Ramallahko protestetan, bi adin txikiko hil dira.
2023/10/16 - 22:28
Madariaga: ''Bahituak askatzea lehenesteko eskatu dute haien senideek''
Israelgo agintariek 199ra igo dute Hamasek bahitutako herritarren kopurua, eta familiei jakinarazi diete gaur. Horietako asko presioa egiten ari dira Israelgo Gobernuaren gainean, senideen askapena lehenetsi dezan ofentsiba eta erasoen aurretik.
2023/10/16 - 16:29
Hamasek bahitutako israeldarrak 199 direla konfirmatu die gobernuak euren senideei
Horietako batekin hitz egiteko aukera izan du Xabier Madariaga lankideak. Familia hauek eskari argia dute Benjamin Netanyahurentzat; lurreko inbasioa egin aurretik bahiturikoak onik itzultzea euren etxeetara.
2023/10/15 - 22:28
Xabier Madariaga: ''Blinkenek Netanyahuri bisita egingo dio, eta AEBren mezua argia da: babes osoa Israeli''
Bien bitartean, hildakoak ehorzten jarraitzen dute Israelen. 1300tik gora hildako egon dira Estatu juduan.
2023/10/15 - 16:43
Gerrak intifada garaiak ekarri ditu gogora Zisjordanian
Gerrak areagotu egin ditu protestak. Nerabeek diote ez dutela beste egitekorik, eskolarik ez dutela. Nagusiek, berriz, intifada garaiak gogoratzen dituzte.
2023/10/14 - 22:47
Madariaga: ''Bahitutako batzuen senideek Netanyahuri leporatzen diote gertatutakoaren erru guztia''
Xabier Madariaga EITBk Jerusalemera bidalitako berriemaile bereziaren arabera, Hamasek bahitutako batzuen senideek elkarretaratzea egin dute Tel Aviven, lehen ministroari azalpenak eskatzeko.
2023/10/14 - 16:59
Zisjordanian harrapatuta geratu diren gazatarren lekukotzak jaso ditu Xabier Madariagak
Etxera itzultzeko aukerarik gabe, itxaron, laguntzekin bizi eta Gazako berrien zain egon beste aukerarik ez dute.
2023/10/13 - 22:27
Xabier Madariaga: ''Zisjordanian, 40 pertsona hil dituzte Israelgo Segurtasun Indarrek eta kolonoek''
EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Hamasek "Haserrearen Ostirala" deitu du eta protesta bortitzak izan dira Zisjordanian.
2018/09/23 - 15:23
Pertsonen trafikoa: munduan 21 milioi biktima daude, gehienak emakumeak
Giza-tragedia hori nabariagoa da herri pobreetan eta behar handi dituzten lurraldeetan. Horren lekuko izan dira Ur Handitan saioko lankideak.
2016/10/18 - 18:01
Xabier Madariaga: ''Kostu ekonomiko altua du baina oso pozik gaude''
Aita izan berri dira Xabier Madariaga lankidea eta Urko Pikaza bere bikotekidea. Lea eta Jon bikiak haurdunaldi subrogatu bidez izan dituzte, eta esperientzia kontatu digu Faktorian.
2016/06/07 - 18:57
Senaren uholdeek kalteak eragin dituzte ibai ertzetako tabernetan
Tabernetako nagusiek, ordea, oso modu originalean egin diete aurrera kalteei.
2016/06/02 - 22:29
Metroa eta museoak itxi dituzte Parisen, Sena ibaiak gainezka egin duelako
Parisen, Sena alerta laranjan dago. Oraindik metro eta erdi gelditzen zaio herritarrentzat arriskuren bat ekartzeko, baina dagoeneko neurriak hartu dituzte, garraiobide eta ibai ondoko eraikinetan.
2016/06/02 - 16:31
Milaka ebakuatu Frantzian, ibaien gorakadagatik
Alerta mantentzen da erdialdeko hainbat departamentutan. Parisen, bihar espero dute Sena ibaiak azken urtetako mailarik handiena harrapatzea.
2016/03/18 - 15:38
Turista frantsesen bila joan da Bizkaia Parisera
Parisko turismo azoka martxan da. Aurten, lehenengo aldiz, Bilbo eta Bizkaia han daude. Frantziatik datorren turista gorakada, Bizkaiaren lehentasun bihurtu du.
2016/03/17 - 15:37
Azaroan gertatutakoa berregiten ari dira gaur Bataclanen
Parisko kontzertu aretoan, azaroan gertatutakoa beregiten ari dira gaur, eraso terrorista berri baten aurrean akatsak errepikatu ez daitezen.
2016/02/05 - 15:15
Kezka Koloniako inauterietan
Kolonian egiten diren inauteriak Alemaniako garrantzitsuenetarikoak dira. Gabonzahar gauean gertatutakoa dago denen buruan.
2016/02/03 - 15:29
Hollandek aurkeztutako erreforma planak hautsak harrotu ditu
Mundu judizialean hautsak harrotu dituzten 10 bat neurrirekin egin nahi diote aurre mehatxu terroristari, oso handia den mehatxu terroristari.