Zumarraga
2023/11/16 - 12:55
Soufyane Elimrani, Bruselan erasoa jasan zuen Zumarragako gaztea, komatik atera da
Gazteak ez du azaroaren 1ean gertatutakoa gogoratzen, baina gurasoak eta anaia ezagutu ditu, nahiz eta bere egoera oraindik larria izan.
2023/11/12 - 14:08
52 urteko moto-gidari bat hil da Azkoitian izandako istripu batean
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
2023/11/08 - 20:12
Zumarragako gaztearen familia Belgikako Poliziarekin bildu da Bruselan
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen Bruselako Molenbeek auzoan. Gazteak zauri larriak ditu aurpegian eta hezurrak hautsita buruan. Eragindako koma egoeran dago.
2023/11/07 - 11:36
Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: ''Gure laguntza eta babes osoa eskaini nahi diogu Soufyanen familiari''
Zumarragako 19 urteko mutil bat jipoitu dute 30 pertsonak Bruselan (Belgika), eta koma egoeran dago. Herritarrak saminduta daudela adierazi du Mikel Serrano alkateak, eta Udalaren laguntza osoa helarazi dio familiari.
2023/11/07 - 11:31
Zumarragako gazte bat koman dago Belgikan, jipoi bat jaso ostean
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen, metroko geltoki baten kanpoaldean, Bruselako Molenbeek auzoan. Aurpegian eta buruan hainbat haustura ditu, eta bere bizitza arriskuan dago.
2023/11/07 - 10:42
Zumarragako 19 urteko mutil bat koma egoeran dago, Belgikan 30 pertsonak jipoitu ostean
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen Bruselako Molenbeek auzoan. Gazteak zauri larriak ditu aurpegian eta hezurrak hautsita buruan.
2023/09/24 - 18:16
Emakume bat erreskatatu dute helikopteroz Ernion, zorabio bat jasan ostean
11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.
2023/09/22 - 00:04
Kamioilari bat zauritu da Urretxun, Urola ibaira erorita
GI-631 errepidea itxita egon da ia egun osoan bi noranzkoetan. Arratsalde erdian lortu dute kamioia ibaitik ateratzea.
2023/09/21 - 16:42
Ibilgailua ibaira erori eta harrapatuta geratu den kamioilari bat erreskatatu dute Urretxun
Bi kamioik izan dute istripua, GI-631 errepidean, eta ibilgailuetako bat ibaira erori da. Bi lagun zihoazen Zumarragako noranzkoan zihoan kamioian. Suhiltzaileek atera behar izan dute kopilotua.
2023/09/10 - 15:13
''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''
Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".
2023/08/29 - 15:49
PPk omenaldia egin dio Manuel Indiano ETAk duela 23 hildako zinegotziari
Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentea buru zutela, Alderdi Popularrak omenaldia egin dio gaur Zumarragan (Gipuzkoa) Manuel Indiano zinegotzi izandakoari. Duela 23 urte hil zuen ETAk, artean 29 urte zituela.

2023/07/04 - 21:10
U23ko hauteskunde-mahaiak osatzeko bigarren zozketa bat egin da Zumarragan, alegazio asko onartu ondoren
Udaletik jakinarazi dutenez, mahaiak osatzeko ekainaren 22an egindako zozketaren ondoren alegazio ugari onartu dira, eta ondorioz, ez dago bermatuta mahaien osaketa. Horrenbestez, gaur beste zozketa bat egin dute.
2023/01/31 - 11:41
Asensio Agirrezabal, Lentz markako telebisten egilea
Asensio Agirrezabal legazpiarrak Lentz markako telebistak egiten zituen Urretxun. Primerakoak ziren eta makina bat saldu zituen urte luzez, Goierri aldean,batik bat, baina baita Gipuzkoa osoan ere. Brinkolako (Legazpi) Arizti Beheko bere baserrian muntatu zuen lehenengoa.
2022/12/25 - 15:33
Gabon bereziak bizi dituzte bi ukrainar haur hartu dituen Zumarragako familia honetan
Txernobylen Lagunak elkartearekin ekarri zituzten Anna eta Bika apirilean, gerratik ihesi. Gurasoak Ukrainan dituzte. Aita frontean dago, baina amarekin hitz egiteko aukera izaten dute.
2022/12/13 - 15:42
Santa Lutzi azoka itzuli da Urretxura eta Zumarragara, jendez gainezka, baina hegaztirik gabe
311 postuk bete dituzte bi herriak. Hala ere, azoka ezin izan da bere osotasunean itzuli. Ez da hegaztirik izan. Basa hegaztietan gripea da eta Jaurlaritzak debekatu ditu.
2022/09/22 - 23:25
Donostiako 14 urteko neskaren ustezko bortxatzailea adingabeen zentro batera bidali dute
Konkretuki, Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Egoitzara bidali dute, goizean Fiskaltzaren esku utzi ondoren.
2022/08/29 - 14:53
PPk Manuel Indiano omendu du ETAk hil zuela 22 urte bete direnean
Zumarragan hildako zinegotziaren omenaldian parte hartu dute, besteak beste, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, Muriel Larrea Gipuzkoako PPko presidenteak, Borja Corominas Donostiako bozeramaileak eta Carmelo Barrio legebiltzarkideak.