Société
San Migel santutegiaren ateak erromesaldia bukatu eta Aralarrera iritsi dira azkenik
Ateak 2024ko urrian apurtu egin zituzten, eraso bandaliko batean. Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian zaharberritu ostean, ateekin erromesaldi herrikoia egin dute azken zazpi egunetan Aralarreraino.
Duela astebete bikotekideak Malagan hil zuen emakume gasteiztarra oroitu dute gaur elkarretaratze batean
Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, duela astebete Malagan gizon batek hil zuen 50 urteko emakumea bertakoa zen eta. Ariznabarra auzoko taberna batean egin zuen lan emakumeak duela hilabetera arte eta bertako auzokideek zein hainbat eragilek deitu dute hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea.
Malagan bizi zen duela hilabetetik bere bikotekidearekin eta han, gasolindegi batean atzean, hil zuen kolpeka gizonak.
18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Muxikan, hainbat adin txikikori sexu-erasoak egiteagatik festagunean
Donostian egindako manifestaldi batek hiriaren turistifikazioak eragindako egoera "kritikoa" salatu du
Bizilagunekin plataformak deituriko martxak "turistifikazioa gelditzea" eskatu du. Euren ustez, horrek ekartzen baitu "biztanleak Donostiatik kanpo joatea eta ingurunea degradatzea, merkatuaren mesedetan". Era berean, hiriko etxebizitza arloa egoera "kritikoan" dela salatu du.
Neskato bat hil eta beste hiru adingabe zauritu dira Murtzian, ohe elastiko batzuetan elektrokutatu ostean
Haurrek deskarga elektriko bat jasan dute herriko festak ospatzeko barraketan, Alqueriasen. Guardia Zibilaren Polizia Judizialak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Gizon batek emazte ohia hil du Coruñan
Bilakaera demografikoa EAEn: Euskal gizartea nabarmen zahartu da azken 4 hamarkadatan
B ibilgailuak ezingo dira Bilboko emisio gutxiko eremuan sartu astelehen honetatik aurrera
Eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko gida, dekalogoa eta kartela aurkeztu dituzte erakundeek
Emakundek, aldundiek eta Eudelek gazteentzako kanpaina bat bultzatu dute aurten ere, jai-guneetan eraso matxistak identifikatu, horiei aurre egin eta errespetu eta segurtasun giroa sustatzeko. Kanpainaren leloa: "Errespetuz eraiki, beldur barik gozatu".
Ehunka lagun Araba Euskaraz jaia ospatzen ari dira Gasteizen
Gasteizko lorezainak egiten ari diren greba mugagabea dela eta, Armentia ikastolan, Mendizorrotzan eta Prado parkean egingo dute azkenean. Dena den, hasierako datari eta egitarauari eutsi diete.
Gizon bat espetxera bidali dute Donostian, emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita
Joan den ostegun gauean, gizon bat sexu-erasoa egiten ari ziola salatu zuen emakume batek Ertzaintzaren aurrean. 39 urteko erasotzailea kartzelara bidali du epaileak.
Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi, UEMAko kide
Azkoitian egin duten batzar nagusian egin diete ongietorria taldekide berriei. 118 udalerrik osatzen dute UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitatea, eta, honenbestez, 353.000 biztanleko lur eremu euskalduna osatzen dute.
Garbiketa lanetan aritu dira atzoko ekaitz bortitzek kaltetutako Gipuzkoako udalerritan
Alegian, 108 litro bota ditu metro koadroko, aurreikusitakoa baino askoz ere gehiago. 08:00etarako deitu dituzte herritarrak auzolanean uholdeak eragindako ondorioak konpontzeko.
Zaldibia, uholdeen biharamunean
Ostiralean Gipuzkoako ekialdea astindu zuen ekaitza etxeraino sartu zitzaien herritar askori, batez ere ur asko jaitsi zelako menditik. Aitor Agirrezabalek bidalitako irudiak.
Nelson David Moreno susmagarri nagusi den hilketa kasu bat berriz irekitzeko agindu du Konstituzionalak
Urkiola jendez bete da San Antonioko ferian
Ehunka lagun izan dira ostiral honetan Urkiolako santutegian San Antonio jaiaz gozatzeko. Eguraldi ona dela eta, jende asko bildu da, eta nekazaritza azokaz gozatu ahal izan da.
EAEko erakundeek jaietan eraso matxistei aurre egiteko kanpaina abiarazi dute
Parapentelari bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, Aiztondo mendian
Larrialdietako zerbitzuek parapentista bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, Aiztondo mendian horma harritsu baten kontra jo eta ertz batean zintzilik geratu ostean.
Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren
Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.
Kamioi batek pertsona bat harrapatu du Errenterian eta hainbat kilometroko auto-ilarak eragin ditu
Gertaera GI-636 errepideko 2. kilometroan izan da, Altamira tuneletan, Errenteria parean, Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, hainbat kilometrokoak.