Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren
Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.
N-240 errepidea guztiz itxi behar izan dute gaur goizean Barazarko mendatean, Zeanurin, kamioi batek Bilborako noranzkoan izandako istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gidaria arin zauritu da.
Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.
Istripua 11:25 aldera gertatu da. Zisterna-kamioi bat irauli egin da, zama galdu eta likidoa isuri du errepidera.
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, garbitzeko lanek luze joko dute, aurreikuspenen arabera.