Société
2025/05/23 - 21:05
Manifestazio jendetsua Baionan, Seaskak deituta
Frantziako Hezkuntza Ministerioari baliabide gehiago exijitzeko atera dira milaka pertsona kalera Baionan, Seaskak deituta. Egun Iparraldean dituzten 4.300 ikasleentzat bitarteko nahikorik ez dutela salatu dute eta irakasle gehiago eskatzen dituzte.
2025/05/23 - 19:12
Lorezainen grebak Gamarrako eta Mendizorrotzako igerilekuen irekiera markatu du
Gasteizko Udalak parkeak eta lorategiak mantentzeko azpikontratatutako Enviser enpresako langileek bi hilabete beteko dituzte greban astelehenean. Horregatik, igerilekuetako belarra luze-luze aurkitu dute denboraldiko lehen egunean.
2025/05/23 - 18:55
Epaiaren zain geratu da Aroztegiko lanak geldiarazteagatik zazpi lagunen kontrako epaiketa
Fiskaltzak eta akusazioak zigor-eskaerei eutsi diete, "talde kriminal antolatu" gisa jardun zutela frogatutzat jota. Defentsak absoluzioa eskatu du eta salatu du enpresak "talde kriminalaren akusazioa" behar duela diru publikotik 43 milioi euro lortzeko.
2025/05/23 - 17:31
Aroztegiko auzipetuek salatu dute direnagatik epaitu dituztela, ''ez egin dugunagatik''
Defentsak horien absoluzioa eskatu, eta "sorgin-ehiza" izan dela salatu du. "Nekazarien protestetan, banan-banan epaitu zituzten, eta guztiei ez zieten leporatu Parlamentuan sartu eta talde kriminala osatzea", esan du.
2025/05/23 - 15:46
''Txikitan Agatha Christie irakurtzen nuen eta 'Mentes Criminales' telesaila ere asko gustatzen zitzaidan''
Uxue Martinek 28 urte ditu, Pasaiakoa da eta EHUn Kriminologian graduatua. Lehen saria irabazi du Espainiako Unibertsitate Ministerioak ematen dituen Karrera Amaierako Sari Nazionaletan.
2025/05/23 - 15:24
EHUk kontsumo eskubideei buruzko graduondoko berri bat aurkeztu du
Kontsumo-ohitura berrien eta eraldaketa teknologikoaren erronkei aurre egiteko funtsezko tresna izango da. Izen-ematea datorren astean irekiko da.
2025/05/23 - 15:07
Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan
Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean, eta Donostiako bizilagunek soilik izango dute bertan etxebizitza bat erosteko aukera.
2025/05/23 - 14:14
25 eta 39 urte bitarteko euskal gazteen herenek ez dute seme-alabarik izan nahi
Gazteen % 27k soilik uste dute nahi duten adinean izango dituztela seme-alabak, Gazteen Euskal Behatokiaren azterketa baten arabera. % 78,9k uste dute amatasunak arazo profesional gehiago eragiten dizkiela emakumeei, eta % 75ek uste dute seme-alabak izateko presio sozial gehiago dituztela emakumeek.
2025/05/23 - 14:08
Estebanek ziurtatu du Jaurlaritzako bazkideen ''barne harremana bikaina'' dela
Aitor Esteban EAJko presidenteak esan du Jaurlaritzako kideen arteko "barne harremana bikaina" dela, eta iragarri du bere alderdiak legegintzaldiaren amaierara arte eramango duela gobernua.
2025/05/23 - 13:23
Osasun kardiobaskularra eta menopausia aztertzeko 1.000 emakume gipuzkoarren bila dabil Osakidetza
'Caramel' europar proiektuaren helburua emakumeengan gaixotasun kardiobaskularrak garaiz prebenitzen eta detektatzen lagunduko duten tresna digitalak garatzea da.

2025/05/23 - 10:44
Udaberriko eguraldi eguzkitsua nagusituko da asteburuan
Tenperatura maximoak 18-22 graduren bueltan kokatuko dira. Hala ere, ipar edo ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta ez da bero sentsaziorik izango. Halaber, baliteke igande arratsaldean zaparradaren bat botatzea.
2025/05/23 - 10:44
Bilketa erraldoia egingo dute asteburuan elikagaien defizitari aurre egiteko
Oinarrizko elikagaiak eman ahalko dira (esnea, arroza, pasta, kontserbak, ekilore-olioa eta lekaleak, adibidez) eta produktuak erosteko bonu solidarioak erosi Hego Euskal Herriko supermerkatu gehienetan.
2025/05/23 - 07:00
San Fidel ikastolak bere STEM talentua zabaldu du mundura, itsaspeko robot bat eginez
Gernikako hamar ikasle Lurmutur Hiriko robotikako munduko finalera heldu dira, euren proiektu ekologikoarekin lehiatzeko. Itsas hondoan landareak jartzeko robot bat sortu dute, eta First Lego ligako munduko finalean parte hartu dute maiatzean, Lurmutur Hirian.
2025/05/22 - 22:27
Aroztegiako protestetan ez zela indarkeriarik erabili deklaratu dute auziperatuek
Sei auziperatuk euren abokatuen galderei soilik erantzun diete. Garbiñe Elizegik, ordea, alde guztien galderak erantzun ditu eta "sorgin ehiza" batean sentitu dela azaldu du.
2025/05/22 - 21:13
Souvenir-denden inguruko eztabaida, mahai gainean
Turismoa dela eta, souvenir-dendek eta frankiziek gure hirietako denda tradizionalak ordezkatu dituzte azken urteotan. Aldiz, gero eta gehiago dira bertako denden benekotasuna bilatzen duten turistak.
2025/05/22 - 20:23
Bilbon jokatu den Europa Ligako finalak "kirol, gizarte eta nazioarte mailan arrakasta handia izan du"
Agintarien ustez, Bilbo finalean gailendu da, "benetako futbol festa" izan baita. Ekitaldiaren eragin ekonomikoa oraindik zehaztasunez neurtu ez bada ere, adierazi dute "oso handia" izango dela eta egindako inbertsioa baino askoz handiagoa izango dela.
2025/05/22 - 19:17
Bizilagunen elkarteek euren ezinegona agertu dute, finalak hirian eragindako anabasagatik
EH Bilduk ere salatu du Europa Ligako finalak agerian utzi dituela Bilbok halako "makro ekitaldiak hartzeko dituen mugak".
2025/05/22 - 15:23
Nafarroan kobre kopuru handiak lapurtzen zituen taldea identifikatu dute
20 eta 35 urte bitarteko sei gizonezko errumaniar dira. Caparroso, Artaxoa eta Carcarreko enpresetan 169.000 euroko 5 lapurreta-delitu egin izana leporatzen diete eta Valladolid, Segovia, Zamora, Burgos, Leon, Palentzia eta Alacanten egindako 14 lapurretekin ere lotu dituzte.
2025/05/22 - 15:13
Bilbok ohiko martxa hartu du ordu gutxian
Egun-argiz kale gehienak jasota eta garbi aurkitu dituzte bilbotarrek. Langile eta bizilagunentzat ez da esperotakoa bezain kaotikoa izan eta gaur ohiko martxan dabil hiria.
2025/05/22 - 15:10
A-15a itxita egongo da gaur gauean Andoain eta Berastegi artean, bi noranzkoetan
Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 06:00ak arte egongo da zarratuta. Foru Aldundiak honako errepideak proposatu ditu, ordezko gisa: N-1a eta A-10a, bidaia luzea egin behar dutenentzat; GI-2130a, Berastegi inguruko gidarientzat, eta GI-2135 errepidea, Lekunberri eta Leitzara joan behar direnentzat.