25 eta 39 urte bitarteko euskal gazteen herenek ez dute seme-alabarik izan nahi
Euskal Herriko hiru gaztetik batek ez du seme-alabarik izan nahi. Hori da Gazteen Euskal Behatokiak 25 eta 39 urte bitarteko biztanleen amatasunari eta aitatasunari buruzko iritziak eta ikuspegiak ezagutzeko egindako ikerketaren ondorio nagusietako bat. Galdetutakoen % 67,7k adierazi dute seme-alabak izan nahi dituztela, baina zalantzak eta beldurrak dituzte. Bakarrik % 6,3k diote ama edo aita ez izateko erabakia behin betiko hartuta dutela.
Seme-alabarik ez izateko arrazoiak lotuta daude, kasu askotan, beste bizi-helburu batzuei lehentasuna ematearekin edo ume gabe bizitzeko nahiarekin. Hala ere, kezka pertsonalek ere badute pisua: % 64,7k diote beretzat denborarik ez izateak kezkatzen dituela, % 59,4k osasun fisiko edo mentalean izan dezakeen eragina aipatu dute, eta erdiek baino gehiagok esan dute erosahalmena galtzeko edo garapen profesionala eteteko beldur direla. Kezka horiek, gainera, ohikoagoak dira emakumeen artean.
2024ko azaroan eta abenduan 2.323 gazte galdekatuta egindako inkestak erakusten duenez, lehen seme-alaba izateko adin egokiena 33,3 urte da, horien ustez. Halere, % 27,2k soilik uste dute adin horretara garaiz iritsiko direla. Oztopo nagusien artean, faktore ekonomikoak (% 72,9), lana (% 57,3) eta etxebizitzarekin lotutakoak (% 46) aipatu dituzte.
Guraso diren pertsonen esperientziek agerian utzi dute genero-arrakala. Emakumeek gehiago kritikatu dute etxeko lanen banaketa, kontziliazio-neurriak nahikoak ez direla uste dute eta beren ibilbide profesionalean eragin negatibo handiagoa sumatzen dute.
Txostenak nabarmen du, halaber, emakumeek oraindik ere zama desorekatua dutela: inkestatutakoen % 78,9k diote amatasunak lanbidea uztea dakarrela emakumeentzat, eta % 75ek baino gehiagok uste dute seme-alabak izateko presio soziala ere handiagoa dela emakumeen kasuan. Amek lan- eta familia-bizitza uztartzeko zailtasun gehiago dituztela uste dute.
Galdeketa horretatik ondorioztatu dutenez, seme-alabak izateko nahia lotuta dago egonkortasun ekonomikoarekin, erakundeen babesarekin eta genero-berdintasunarekin. Behatokiaren arabera, faktore horiek hobetzea funtsezkoa litzateke familia bat osatu nahi dutenek horretarako beste bizitza-arlo batzuei uko egin gabe egin dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.