Europa Ligako finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizilagunen elkarteek euren ezinegona agertu dute, finalak hirian eragindako anabasagatik

EH Bilduk ere salatu du Europa Ligako finalak agerian utzi dituela Bilbok halako "makro ekitaldiak hartzeko dituen mugak".
Bilboko Plaza Berria atzo, partidaren aurretik. Argazkia: EFE
Bilboko Plaza Berria atzo, partidaren aurretik. Argazkia: EFE

Ikuskizunak geldiarazitako hiria. Hitzok erabili ditu Bilboko Bizilagunen Elkarteen Federazioak herritarren ezinegona adierazteko, Europa Ligako finalaren biharamunean. Agintari eta erakundeak ekitaldiaren inpaktu positiboa goratzen ari diren bitartean, bizilagunen sentipena oso bestelakoa dela salatu dute.

Gaur zabaldutako ohar batean, Federazioak halako ekitaldi handien inguruko gogoeta eskatu du. Hala, atzokoaren neurriko final batek herritarren eguneroko jardunean duen eragina neurtzea eskatu du, zifrekin itsutu gabe.

Tottenhamen zein Manchester Uniteden zaleentzat gune bereziak egokituagatik, hortik kanpo izandako gorabeherek bizilagunen artean sortutako kezka ere adierazi dute.

Horrekin batera, egunotako aurrekaririk gabeko aire-trafikoak eragindako kutsadura salatu dute, eta baita ere trafiko mozketen ondorioz hainbat saltokik pairatu dituzten galerak.

Azkenik, onartezintzat jo dute hoteletako prezioek izan dute igoera, gaueko 15.000 eurorainokoa zenbait lekutan. Bizilagunen elkarteen arabera, sektore horretako langileen baldintzak ez dira neurri berean hobetu. Are gehiago, prekarizatuta jarraitzen dute. 

EH Bilduk gogoeta eskatu du

Ildo beretik, EH Bilduk ere makro ekitaldien inguruko gogoeta eskatu du. Maria del Riok koalizioaren Bilboko udal bozeramaileak adierazi duenez, atzoko finalak "Bilbok makro ekitaldi horiek hartzeko dituen mugak azalarazi" zituen. "Herritar asko, batez ere Bilboko gune jakin batzuetakoak, nekatuta daudela adierazten ari dira, hiria ekitaldi hauen agertoki nagusia izateagatik eta bilbotarrak, aldiz, figurante hutsak", nabarmendu du.

Halaber, Del Riok zalantzan jarri ditu mota horretako ekimenen eragin ekonomikoa eta "batzuek egiten dituzten kalkuluak". Bere esanetan, "autokonplazentziarik gabeko balizko kostuen eta onuren azterketa zorrotza egin beharko litzateke".

Ildo horretan, gaineratu du hainbat ostalarik eta hornitzailek "aurreikuspenak ez direla bete" helarazi diotela EH Bilduri. "Ezta asistentzia aldetik ere, Athleticen partida garrantzitsu batean baino txikiagoa". 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X