LAN GATAZKA
Guardar
Quitar de mi lista

ELAk Osakidetzako garbitzaileen greba apirilaren 30era luzatzea erabaki du

Sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu duela Mendaroko Ospitalean garbiketa egitea aginduta. Gainerako sindikatuei protesta ekintzetan parte hartzeko deia egin die.
Garbiketako langileak protestan. Argazkia: EFE
Garbiketako langileak protestan. Argazkia: EFE

ELA sindikatuak Osakidetzako garbitzaileen greba hilabete osoan zehar mantendu eta apirilaren 30a arte luzatzea erabaki du. Enpresek eta Osakidetzak ez dutela "gatazkan duten erantzukizuna beren gain" hartu nahi eta "greba oztopatzeko mekanismo guztiak" erabiltzen dituztela adierazi du.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak aparteko garbiketa berri bat agindu duela salatu du sindikatuak, oraingoan Mendaroko Ospitalerako. Modu horretara, "greba-eskubidea urratu" dutela diote. Ekintza honek "greba oztopatu eta grebalariak desmoralizatzeko helburu politikoa" duela irizten diote, baina langileak indartsu daudela eta "grebari eustea erabaki" dutela azpimarratu du.

ELAren iritzian, "gatazka negoziazioarekin eta garbitzaileei karrera profesionala ordainduz soilik konponduko da". Zentzu horretan, positibotzat jo du negoziazioak hasi izana. Joan zen astean bilera izan zuten Lan Sailarekin eta sindikatuak "egoera desblokeatzen saiatzeko eskura dituen baliabide guztiak jartzeko"  eskaera egin zuen. Hurrengo astean berriz biltzea hitzartuko dute.

Sindikatuak "gaur egun grebaren bidea utzi duten gainerako sindikatuei" deia egin die "datozen asteetan greba deialdi eta mobilizazioetara" gehitu daitezen. Horrez gainera, bi mobilizazio deitu ditu: apirilaren 13an Donostiako Ospiatalean, eta apirilaren 14an Gasteizko Legebiltzarrean.

Te puede interesar

Declaración de la renta Álava
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

La campaña de la renta empieza este martes en Álava y ya se podrán aceptar las propuestas de autoliquidación

Se espera que unas 202.576 personas hagan la declaración del IRPF en Álava, de las cuales cerca del 70 % obtendrán un resultado a devolver. La campaña comenzará mañana 7 de abril y concluirá el 25 de junio. La modalidad más utilizada será la de 'Rentafácil', en la que la Hacienda elabora la propuesta a 147 928 contribuyentes, el 73 % del total.

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

El comité de empresa de Tubos Reunidos pedirá “implicación” al Gobierno Vasco en la reunión del miércoles

El delegado sindical de ESK y miembro del comité de empresa, Gorka Abascal, ha asegurado que acudirán a la reunión "con positividad, aunque con precaución", buscando respuestas sobre el estado de las negociaciones entre los gobiernos vasco y español y con la Sociedad Estatal de Participaciones Industriales (SEPI), con quien Tubos Reunidos tiene más de la mitad de su deuda.

Cargar más
Publicidad
X