CAFen lan-erregulazioa gelditzeko esku hartzea eskatu diote Kutxabanki
CAF enpresako zuzendaritzak mahai gainean jarri duen lan-erregulazio txostena geldiarazteko esku hartzea eskatu diote Kutxabanki CAF Beasain enpresako langileek. CAFeko bigarren akziodun nagusiena da Kutxabank, eta lansariak eta aurrezkiak bertatik atera ditzaketela ohartarazi diote langileek entitateari.
Beasaingo egoitzan lau orduko lanuztea egin dute gaur ere (bosgarren protesta eguna dute dagoeneko), eta, enpresa batzordearen arabera, ekoizpen lerro guztiak gelditu dira.
Halaber, manifestazioa egin dute enpresatik Ordiziara arte. Langileekin batera, Goierriko zenbait udaletako ordezkariak ere izan dira, tartean Beasaingo eta Ordiziako alkateak.
Bihar ere protesta eguna dute Donostian, eta autobusak jarri dituzte dira Beasaingo egoitzatik Gipuzkoako hiriburu joateko.