EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caixabankek 5.787 milioi euro irabazi ditu 2024an, inoiz baino gehiago

Halaber, 2023. urtearekin alderatuta, % 20,2 gehiago irabazi du. Gonzalo Gortazar Caixabanken kontseilari delegatuak nabarmendu du "urte oso positiboa" izan dela.
Gonzalo Gortazar Caixabankeko kontseilari ordezkaria, gaur, hedabideen aurrean
Gonzalo Gortazar Caixabankeko kontseilari ordezkaria, gaur, hedabideen aurrean. Argazkia: EFE

Caixabankek bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu amaitu berri den urtean. Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) ostegun honetan ezagutarazitako emaitzen arabera, banketxeak 5.787 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, eta aurreko urtearekin alderatuta % 20,2 egin du gora.

Interes marjina % 9,8 igo da aurreko urtearekin alderatuta, 11.108 milioi euroraino, azken hiruhilekoan, interes tipoen beherakadak bultzatuta, jaitsi egin bada ere. Baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE, ingelesez), berriz, % 15,4an kokatu da, iaztik 2,2 bi puntu gora eginda.

Bankuaren marjina gordina % 11,5 hazi da, 15.873 milioi euroraino. 

Gonzalo Gortazar Caixabanken kontseilari delegatuak nabarmendu du "urte oso positiboa" izan dela, eta adierazi du bete egin dituztela azken plan estrategikoan ezarritako helburu guztiak: "merkataritza-jarduera haztea, zerbitzuaren kalitatea hobetzea, arriskuaren kudeaketa zorrotza egitea eta zentzuzko errentagarritasuna berreskuratzea".

 

Zure interesekoa izan daiteke

carne-getxo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Label zigiluaren aldeko apustua egiten duten Euskadiko abeltzainek egoera zail bati aurre egin behar diotela salatu dute

Okelaren ekoizpena oro har  jaisten ari den honetan, are eta gehiago jaitsi da Eusko Label okela. Izan ere, atzerritik etortzen diren ekoizleek gehiago ordaintzen dute hemengo abelburuen truke Eusko Label haragia ekoizten dutenek baino. Arazoen artean etxaldeetako errelebo falta ere aipatu dute sektorekoek, baina Hazik esan du desoreka uneko arazoa baino ez dela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X