19 urteko espetxe zigorra ezarri diote Ezkurdiari Losada hiltzeagatik
Juan Mateo Ayala Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaileak 19 urteko kartzela zigorra ezarri dio Jon Ezkurdiari 2014ko azaroaren 19an Koldo Losada aktore eta senarra hiltzea egotzita.
Otsailaren 25ean Ezkurdia errudun jo zuten epaimahaiko 9 kideek. Senarra azpikeriaz hiltzea leporatu zioten, senidetasun larrigarria ezarriz.
Epaileak frogatutzat jo du Ezkurdiak "objektu sendo eta ertzdun" batekin hainbat aldiz kolpatu zuen Losada. Ez zion, gainera "ihes egiteko edo defendatzeko aukerarik eman", erdi lokartuta zegoelako aurretik emandako lasaigarri batzuei esker.
Ez zegoen mozkortuta
Gaur kaleratutako epaian jasotzen denez, Ezkurdia ez zegoen mozkor senarra hil zuenean, eta hori frogatzeko hainbat argudio eman ditu. Ezkurdia kalean eta supermerkatu batean grabatu zuten irudiak aipatu ditu epaileak. Horietan, zigortutakoaren mugimenduak "ez dira zalantzatiak".
Horrez gain, akusatuak "antolatzeko ahalmena" izan zuela uste du, garraiolariari eta lagun bati hots egiteko gai izan baitzen, baita aipatuta lagunari zenbait mezu idazteko ere. Garraiolariak berak epaiketan adierazi zuenaren arabera, ez zirudien Ezkurdia edanda zegoenik, eta ez zuen alkohol usainik ere.
Halaber, epaileak aintzat hartu du ahaidetasun larrigarria, Ezkurdia eta Losada 2013tik ezkonduta baitzeuden, bikote egonkor gisa hainbat urtez elkarrekin bizi ondoren.
Epaiak ezartzen duenez, Ezkurdiak biktimaren anaiatako bakoitzari 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta ezin izango da Losadaren anaiengandik eta amarengandik 800 metro baino gertuago egon datozen 29 urteetan. Horrez gain, epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu.
Albiste gehiago gizartea
Su handi batek Lleida kiskali du: zer da seigarren belaunaldiko sute bat?
Lleidako sutearen garrak 30 km/h-ko abiaduran joan ziren, 14 kilometroko altuerako hodei pirokumuloa sortu zen eta eguraldiak sua kontrolatzea zaildu zuen.
Joxe Azurmendi, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzaile nekaezina
Zegaman jaioa, Azurmendi Jakin taldeko kide aktiboa izan zen, Francoren debekuaren ondoren aldizkaria birsortu zenetik. Beste erakunde batzuekin ere kolaboratu zuen euskararen normalizaziorako, kulturan eta bakegintzan.
EHUk "jakintzaren demokratizazioan funtsezko rola jokatzen jarraitu" behar duela defendatu du Pradalesek
Imanol Pradales lehendakariak inauguratu du Donostian Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroen 44. edizioa. Ekitaldi horretan, Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak eskola magistrala eman du, 'Mugarik gabeko artea. Mugak gainditzen, lengoaiak esploratzen' izenburupean.
Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela
Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.
Zer gertatzen da gure datu pertsonalekin hotel batean ostatu hartzen dugunean?
Segurtasunagatik, hotelek datu jakin batzuk bildu eta Poliziari helarazi behar diote, baina ezin dituzte muga argi batzuez harago. Adibidez, ez dute eskubiderik gure NANa fotokopiatu edo eskaneatzeko.
Katalunian inoiz ikusi ez den hedapen-abiadura duen sute batek bi pertsona hil ditu
Lleidan atzo piztutako "seigarren belaunaldiko" baso-sute bortitzak, bi hildako eta Katalunian inoiz ikusi ez diren erregistroak utzi ditu: 17 kilometroko pirokumulua eta 28 kilometro orduko hedapen-abiadura, denbora gutxian 5.300 hektarea kiskali zituena.
Igandean salatutako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Donostian
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak iragan larunbatean Donostian gertatutako erasoa gaitzetsi dute. Alderdi guztietako ordezkariek eta beste kargu publiko batzuek ere hartu dute parte elkarretaratze isilean.
640 landareko marihuana-plantazio bat desegin dute Zallan, eta bi pertsona atxilotu dituzte
Desegindako instalazioetan hazkuntza-sistema aurreratuak eta material espezializatua zeuden. Agenteek aireztatzeko gailu sofistikatuak, argiztapen automatizatua eta landareen hazkundea bizkortzeko tresnak aurkitu zituzten. Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, tartean pertsona gehiago dauden ikertzen ari baitira.
Kontxako ura 24,3 ºC-tan dago, uztailaren lehenean inoz izan den tenperatura altuena
Duela 78 urtetik hona, Donostiako Aquariumak egunero neurtzen du, 10:00etan, uraren tenperatura. Gaurko tenperaturak maximo historikoa markatu du. 1947tik, estreinakoz neurtu da uztailaren lehen egunean hain tenperatura altua uretan.
Euskadin, sexu bidezko infekzioen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta GIB kasuen kopurua mantendu da
Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi duen Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoriaren arabera, iaz 5.305 klamidia, gonorrea eta sifilis kasu atzeman zituzten.