Gaztela eta Leongo Juntak Vegako zezena hiltzea debekatu du
Gaztela eta Leongo Juntaren Gobernu Kontseiluak zezenak hiltzea debekatu du ikuskizunetan, gaur, osteguna, onartutako dekretu baten bidez. Horrek 'Vegako Zezenean' eragingo du, alegia, Tordesillasen (Valladolid) irailaren 8an urtero egiten duten ikuskizuna, non urtero zezenak modu odoltsuan hiltzen dituzten.
Vegako Zezena ospatzeak eztabaida beroa sortu du azken urteetan, aldekoen eta kontrakoen artean. 1966 eta 1970 bitartean, hilketa egitea debekatu zuten, eta jaietan entzierroa baino ez zuten egiten, Ikuskizunetan Krudeltasunaren Aurkako Elkarteak, Animalien eta Landareen Babeserako Sozietateak eta Gobernuko zenbait kidek egindako kanpainaren ondorioz.
Jose Antonio de Santiago-Juarez Presidentetza ordezkariak aurkeztu du dekretua. Neurri berria ostiralean sartuko da indarrean eta Gorteek oniritzia eman beharko diote hilabetean, ohiturak eta XXI. mendeko "sentiberatasuna" uztartzeko helburuarekin.
De Santiago-Juarezek ziurtatu duenez, arau berri hau lantzeko hainbat kolektiboren ekarpena kontuan hartu dute, esaterako, zezenketetan adituak, oposizioko alderdiak eta Jose Antonio Gonzalez Poncela Tordesillaseko alkatea, berak egokitu beharko du "ikuskizunaren" araudia "tradizioa mantentzeko" zezena hil barik.
"Jaiak eta tradizioak XXI. mendeko kulturara eta sentiberatasunera egokitzea da helburua", azpimarratu du kontseilariak, eta berretsi egin du tradizioak moldatu egin behar direla.
Horren ildotik, De Santiago-Juarezek gogorarazi du ez dela lehen aldia ikuskizun horren arauak moldatzen direla; izan ere, bere esanetan, Juntak egindako kontsulten ostean "ia mundu guztia ados dago konponbidearekin tradizioa mantentzeko".
Era berean, gaineratu duenez, ziur agertu da udalerriak modu "egokian" onartuko duela, eta berriz ere errepikatu egin du tradizioak "egungo egoerara moldatu behar direla". "Zaldiei -zezenketetan- babesa jarri zitzaienean ere kritika ugari izan ziren", erantsi du.
Momentuz, Ramon Muelas Vegako Zezenaren Patronatuaren presidenteordearen esanetan, Juntak "iparra galdu du" eta dekretuaren ostean sortu den egoera "gatazkan buka liteke", hori dela eta, berak uste du uneren batean Tordesillasek "tradizio maitatuenen alde borroka egin" beharko duela.
Bestalde, Pacma Alderdi Animalistak esan du "erdizkako garaipena" dela dekretua.
Hala adierazi du Silvia Barquero Pacmako presidenteak eta, gogorarazi duenez, Alderdi Animalistak aurretik eskatu zuen Vegako Zezenari ez ematea tratamendu berezirik, lantzakadaz animalia bat hiltzeak "Gaztela eta Leongo Zezenketa Ikuskizunen 14/99 dekretuaren aurka egiten baitu".
Beste hainbat elkartek ere aurrerapausotzat jo dute Juntak onartutako neurria, baina kezka azaldu dute, dekretuak soilik debekatzen duelako animalia jendaurrean hiltzea, eta baliteke gerora akabatzea.
Hala, Sergio Torres 'Tortura ez da Kultura'ko bozeramalearen hitzetan "jai gehienetan, zezenak 24 orduren buruan hiltzen dituzte", baina neurria "oso positiboa da", debeku horren ostean Vegako Zezenak "zeukan balioa galduko baitu, hain zuzen, animalia hiltzea" eta "belardiko entzierroan" bihurtuko da, "herrialdean osoan egiten den bezala".
Bere aldetik, Noemi Rodriguez Animalien Defentsarako Elkarte Nazionaleko ordezkariak galdegin du zer egingo duten zezenarekin ikuskizuna amaitu eta gero. Javier Moreno Animalien Berdintasuneko bozeramalearen esanetan, halaber, erabakia ez da nahiko izango, animalien aldeko elkarteek "tradizioa deuseztatu" nahi dutelako.
Alderdiek neurria txalotu dute
Alderdi politikoek Juntaren neurri berria txalotu dute. Hala, Leopoldo Barreda PPko diputatu eta Animalien Defentsarako Parlamentuko Elkarteko kideak esan du, dekretuaren testua irakurtzea falta bazaio ere, "gizartearen sentiberatasunarekin bat egiten duen neurria da".
Era berean, Iban Garcia del Blanco PSOEko Kultura idazkariak Gaztela eta Leongo Juntak hartutako erabakia goraipatu du eta neurria hartzeko prozesua defendatu du -dekretuaren bidez- "PSOEk orain arte defendatu duen argudioa berretsi du: erkidego mailako eskumena dela".
Podemosetik, horren haritik, Pablo Iglesias ere pozik agertu da erabakiarekin "animalienganako tratu txarrak astakeria delako eta Vegako Zezenaren ikuskizuna egiteak gure herrialdearen duintasuna umiltzen zuelako". Tradizioarekin bukatzea "gizartearen aldarri zen Espainian", gaineratu du.
Gainera, Gaztela eta Leongo Izquierda Unidak ere autonomia erkidegoa eta hango herritarrak zoriondu ditu "alderdi honek aspalditik eskatzen ari den neurria hartu delako".
Zure interesekoa izan daiteke
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.