EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bat itotzen eta labankatzen saiatzeagatik

Eztabaidan ari zirela, gizona emakumea itotzen saiatu da, eta konorterik gabe utzi du. Ondoren, labana bat hartu du sastatzeko, baina pisukide batek eragotzi egin dio.

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, homizidio saiakera egotzita, 39 urteko emaztea Indautxuko etxebizitza batean itotzen eta labankatzen saiatu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean izan da erasoa, 01:30 aldera.

Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari, eztabaida gogor bat entzuten ari zela eta. Dirudienez, gizona emakumea itotzen saiatu da eztabaidan ari zirela, eta konorterik gabe utzi du. Ondoren, sukaldeko labanak hartu ditu eta biktima sastatzen saiatu da, baina pisukide batek galarazi egin dio.

Erasotzailea atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute; biktima, berriz, ospitalera, mediku-azterketa egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X