Tordesillas
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legez debekatu dute Vegako Zezena publikoaren aurrean hiltzea

Gaztela eta Leongo Juntaren Gobernu Kontseiluak lege dekretu bat onartu zuen maiatzean, Vegako Zezena hiltzea debekatzeko.
Vegako Zezena, Tordesllasen (Valladolid).

Gaztela eta Leongo Juntaren Gobernuak maiatzean hartu zuen erabakia berretsi dute Gorteek. Ondorioz, ezin izango dute Vegako Zezena publikoaren aurrean hil. Bozketa horretan, alde agertu dira Alderdi Popularra, PSOE, Podemos, eta talde mistoa.

Alabaina, Luis Fuentes Ciudadanoseko alderdiak azaldu duenez, bozketan abstentzioa aurkeztu dute debatea “interes elektoralekin” antolatu dutelako, exekutiboaren “erabateko nagikeria” estaltzeko.

Presidentziaren aholkulariak, aldiz, tradizioak bilakaera izan behar duela eta Vegako Zezenak ez duela zerikusirik tauromakiarekin esan du.

Beste alde batetik, Podemosek “animalien torturarekin bukatzeko” beste “aurrerapauso” bat dela aipatu du. Era berean, IU-Equo alderdiko bozeramaileak debekua defendatu du, baina “legea hautsi” dezaketen erabakien aurrean adi egongo direla gaineratu du.

Sozialistek, berriz, Tordesillasen (Valladolid) bizi diren herritarren iritzia ezagutzeko galdeketarik ez egitea leporatu diote Alderdi Popularrari.

Alderdi Popularrak esan duenez, “debekuaren aurrean hobeto da tradizioa gaurkotzea”.

Inguruetan, Vegako Zezenaren aldeko ehunka pertsona batu dira.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu