65,3 milioi desplazatu zeuden 2015ean munduan, ACNURen arabera
65,3 milioi desplazatu zeuden munduan 2015. urtean, aurreko urtean baino 5,8 milioi pertsona gehiago, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Batzordeak (ACNUR) gaur ezagutzera emandako "Behartutako Desplazamenduen inguruko joera globalak" txostenaren arabera. 65,3 milioi lagun horiek ezinbestean ihes egin behar izan zuten, gerrak, goseteak, giza eskubideen urraketak edota jazarpenak atzean utzita.
Ezinbestean etxetik ihes egin behar izan zuten 65,3 milioi lagun horietatik 21,3 milioi errefuxiatuak dira, 40,8 milioi desplazatuak eta 3,2 milioi asilo eskatzaileak. ACNURen esanetan, 2015ean 12,4 milioi desplazatu berri zeuden, bai herrialde barruan (1,8 milioi) baita atzerrian (8,6 milioi) ere, eta bi milioi lagunek asilo eskaera egin zuten.
ACNURek azpimarratu duenez, Bigarren Mundu Gerratik inoiz izandako kopuru handiena da. Azken bost urteetan, % 50 egin du gora nahitaez etxetik ihes egin behar izan dutenen kopuruak, 2011n 42,5 milioi desplazatu baitzeuden. Dena den, 2015ean aurreko bi urteetan baino desplazatu "berri" gutxiago izan direla adierazi du.
Minutuero 24 pertsonak alde egiten dute euren etxeetatik munduan, gerra eta goseteetatik ihesi.
Errefuxiatuei dagokienez, gaur egun 21,3 milioi errefuxiatu daude munduan (inoizko kopururik handiena), eta 2011tik % 55 hazi da kopuru hori. 2015 amaieran, errefuxiatuen % 55 (8,8 milioi pertsona) Europan edota Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi ziren.
Sinadura bilketa
ACNURek milioi bat sinadura baino gehiago biltzea aurreikusten du Espainian. Ekimen horrekin, babes eskaera gehiago onartzea eskatu nahi diote Europar Batasunari. Horregatik, datozen hilabeteetan zehar biltzen dituzten sinadura guztiak irailaren 19an entregatuko dituzte Nazio Batuen Batzar Nagusiak egingo duen bileran.
Era berean, gizartea mobilizatu nahi dute, eta, ekimenaren sinatzaileek, honakoa eskatuko diote Nazio Batuei: euren etxeetatik ihes egin behar izan dutenei bizitzeko toki segurua ematea, hezkuntzarako sarbidea bermatzea eta lana eskaintzea.
Albiste gehiago gizartea
Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan
Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.
Sanferminetako izaera herrikoia sendotu nahi izan dutela dio Joseba Asiron Iruñeko alkateak
Sanferminak abiatuko dituen txupinazoaren bezperan, prestatu dituzten aurtengo "jai herrikoi, irisgarri eta inklusiboei" buruz mintzatu da Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Tasa turistikoa eta zezenketen gainean ere argi hitz egin du.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bat itotzen eta labankatzen saiatzeagatik
Eztabaidan ari zirela, gizona emakumea itotzen saiatu da, eta konorterik gabe utzi du. Ondoren, labana bat hartu du sastatzeko, baina pisukide batek eragotzi egin dio.
Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu uztailaren 25etik irailaren 21era, Gipuzkoan, obrengatik
Konpainiak ohar batean adierazi duenez, lan horien ondorioz, uztailaren 25etik irailaren 21era bitartean eten egin behar da tren zerbitzua aldirietako zerbitzuaren tarte jakin batzuetan eta distantzia ertain eta luzeko ibilbideetan.
Behin-behineko espetxealdia 71 urteko gizon batentzat, neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Uztailaren 1ean, adingabe batek Ertzaintzan jarritako salaketa baten ondorioz, jakin zen 2024. urtearen amaieratik salatzailea adineko gizon batekin sexu-harremanak izatera behartu zuela hirugarren batek, diru-truke.
Luizi handi batek Panticosako (Huesca) bainuetxera doan errepidea moztu du
A-2606 errepidea itxi duen luizi handia ostegunean gertatu zen, ekaitz gogor bat izan ondoren. 300 pertsona inguru geratu dira Panticosako bainuetxean harrapatuta. Langileak lanean ari dira errepidea asteburu honetan bertan ireki ahal izateko.
Arrasaten sute batean zauritutako gizona hil egin da
Sutea ostegunean jazo zen, etxebizitza-bloke bateko sotoetan. 41 urteko gizona Gurutzetako Ospitalean hil da.
Renfe programa más de 8000 circulaciones de autobuses del 25 de julio al 21 de septiembre en Gipuzkoa por obras
En un comunicado, Renfe ha indicado que estos trabajos obligan a la interrupción del servicio ferroviario entre el 25 de julio y el 21 de septiembre en determinados tramos del servicio de Cercanías y los trayectos de Media y Larga Distancia.
Iruñea goitik behera prestatzen ari da igandean lehertuko den festa hartzeko
Bisitariak iritsi eta iritsi ari direlarik, lanean jo eta su ari dira hiritar asko eta asko, festan murgiltzerako dena prest egon dadin. Ostalariak, dendariak, ostatuetako langileak, segurtasun langileak, Udal-brigadak... Izan ere, ez da ezer falta jaia lehertzeko.
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean Orainen, 7: 45etatik aurrera.