EMAKUNDE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen ahalduntzerako lurralde berri bat

Emakume bertsolariek ahalduntzerako lurralde berri bat sortu dute eta bide horretan kontzienteki lanean dabiltza, zailtasun guztien gainetik. Emakundek egin berri duen ikerketaren ondorio nagusia da.
MAM-eko argazkia: maialen-lujanbio-bertsoak_
Maialen Lujanbio da egungo bertsolaritzaren erreferente nagusienetako bat.

Hegemonikoki eta historikoki gizonena izan den eremuan, "emakumeen ahalduntzerako lurralde berri bat" eraikitzea lortu dute emakume bertsolariek, eta bide horretan "kontzienteki" ari dira lanean, "aurrean aurkitutako zailtasun guztien gainetik eta historikoki jasan duten isiltasunaren gainetik".

'Emakume bertsolariak. Ahanzturatik diskurtso propiora' izenburupean, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak egin berri duen ikerketan jasotako ondorio nagusiena da. Gaur aurkeztu dute Gasteizen, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria bertan zela.

Ikerketa Gema Lasarte EHUko irakasleak egin du, Amaia Alvarez, Ana Isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martinez ikertzaileen laguntzarekin.

Emakundek azaldu duenez, ikerketa egiteko 35 emakume bertsolari elkarrizketatu dituzte eta jardunean dauden 200 bat bertsolariri egindako galderetatik bildutako datuak erabili dituzte.

Ikertzaileek azpimarratu dute emakume bertsolariak “ahalduntze esparru berri bat sortzera” etorri direla, eta adibide moduan jarri dute 2009an Bertsolarien Elkarteak bere baitan Genero Batzordea eratu izana.

Bertsolaritzan emakumeek gero eta parte-hartze eta ikusgarritasun handiagoa izatearen arrazoien artean, ondokoak aipatu dituzte: bertsolaritza bera modernizatu izana eta bertso-eskolak sortu izana (emakumezkoen eta gizonezkoen kopurua antzekoa da bertso-eskoletan).

Maialen Lujanbio bertsolaritzaren egungo erreferenteetako bat bilakatu izanak ere eragin handia izan duela erantsi dute, “bertsolarien mundua hegemonikoki maskulinoa baita”.

Hala ere, emakumeak plazara ateratzerakoan alde emozionala gehiago landu behar duela ondorioztatu dute, “oraindik ere txapelketetan emakumezko gutxik parte hartzen dutelako”.

Ildo horretan, autoestimua eta segurtasuna lantzea ezinbestekotzat jo dute. “Bi faktore horiek oso garrantzitsuak dira ikuslegoaren aurrean inprobisatu ahal izateko, eta, aldi berean, bertsolaritza uzteko arrazoi nagusiak ere badira”, gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X