Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kate Millett hil da, ekintzaile feminista eta iraultza sexualaren ikonoa

Desberdintasunen oinarrian gizonek emakumeekiko duten dominazioa dagoela teorizatu zuen. Feminismoaren ezinbesteko egileetako bat da.
Kate Millet. Getty Images

Kate Millett idazle eta ekintzailea hil da Parisen, 82 urte zituela. Politika sexuala liburua idatzi zuen, feminismoaren bigarren olatuko obra nagusietako bat.

Emakumeen liberazioaren eta ahalduntzearen alorrean erreferentziazko pertsona izan zen. Ildo berean, belaunaldi oso bati begiak ireki zizkion eta iraultza sexualaren oinarriak finkatu zituen: "Maitasuna emakumeen opioa da, erlijioa herriarena den bezala".

"Guk maitatzen genuen bitartean, gizonek agindu egiten zuten. Agian maitasuna ez da txarra berez, baina emakumea limurtzeko eta menpeko egiteko erabili izan da", aldarrikatu zuen 80ko hamarkadan eskainitako elkarrizketa batean.

Generoari buruzko munduko lehen tesia idatzi zuen (hori oinarri jaio zen Politika Sexuala lana), bisexual gisa aldarrikatu zuen bere burua, eta Time aldizkariaren portadan agertu zen.

Millett hil egin bada ere, bere diskurtsoak bizirik jarraitzen du: patriarkatuaren inguruan teorizatu zuen eta ohartarazi zuen desberdintasunen eta rol sozialen oinarrian gizonek emakumeekiko duten dominazioa dagoela.

KATE MILLET TIME

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu