Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

26 urteko gazte bat larri zauritu da Zangozako laugarren entzierroan, adarkatuta

Medikuek tokian bertan artatu zuten korrikalaria, baina berehala Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Bere larritasunaren barruan, gaztea egonkor dago.
26 urteko gazte bat larri zauritu da Zangozako laugarren entzierroan, adarkatuta. ETB

26 urteko Iruñeko bizilagun bat larri zauritu da igande honetan, Zangozako jaietako laugarren entzierroan bi aldiz adarkatua izan denean. Zehazki, Luis Albarranen ganadutegiko zezenek hartu dute parte entzierro horretan.

Hasiera batean, lekura hurbildu ziren medikuek tokian bertan artatu zuten korrikalaria, baina berehala Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Hala, bere larritasunaren barruan, gaztea egonkor dago.

Harrapaketa izan zen unean, zezenek abiadura handia hartu zuten, eta horietako batek korrikalaria adarkatu zuen. Orduan, gaztea airean altxatu zuen zezenak, eta 10 bat metro arrastaka eraman zuen.

Medikuaren txostenaren arabera, zezenak bi aldiz adarkatu zuen gizona, lehenbizi izterrean eta jarraian hankan. Ondorioz, odol ugari galdu zuen.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela

Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.

Gehiago kargatu