Kazkabarrak trafikoa zaildu du Donostia inguruan
Zure interesekoa izan daiteke
Minutu bateko isilune hunkigarria Nafarroako Parlamentuan, hildako bost foruzainen omenez
Gaurko saioaren hasieran, Unai Hualde Ganberako presidenteak Bozeramaileen Batzordean goizeko lehen orduan onartutako adierazpen instituzionala irakurri du, gertaerak eragindako "mina eta atsekabea" erakusten duen testua. Hildako bost foruzainak agurtzeko Nafarroako Gobernuak zein Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin bat egin du Ganberak.
Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu
Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzaketela ohartarazi dute.
Fiskaltzak artxibatu egin du iraungitako txertoen kasuagatik Defensor del Pacientek Osakidetzaren kontra jarritako salaketa
Ministerio Publikoak EITBri jakinarazi dio artxibatu egin duela iraungitako txertoen auziaren ondotik aurkeztutako salaketa. Osakidetzak txertaketa-sistemaren segurtasuna indartzeko neurri-plan bat iragarri zuen martxoan.
Itzali dute Gasteizko Gardelegiko zabortegiko sutea
Bost pertsona artatu zituzten asteazkenean, kea arnasteagatik, baina ez zituzten osasun-zentroeta eraman beharrik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Errekaldeko lantegi zaharrak eraitsi eta 400 etxebizitza eraikiko dituzte
Bilboko Udalaren arabera, etxebizitzak eraikitzeko obrak "datorren urtean hasiko dira, dena ondo bidean".
Israelek eta Libanok su-etena adostu dute, Hezbollahk erasoak etetea baldintza jarrita
Apirilaren 14az geroztiko negoziazioek pixkanaka su-etena onartu eta zabaltzeko balio izan dute. Israelek, ordea, tregoa hautsi eta areagotu egin du Libanoko inbasioa, dioenez, Hezbollahk botatako jaurtigaiei erantzuteko, hura negoziazioen aurka dagoelakoan.
28 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioa amaitu da, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Albiste izango dira: Samina Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainengatik, Esteban eta Anduezaren prentsaurrekoa eta Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jokabide suiziden aurrean nola jokatu: zer egin oinazeak hartzen zaituenean? Eta gertuko baten bizitza arriskuan ikusten badut?
Suizidioa heriotza ez-naturalaren kausa nagusietako bat da Euskal Herrian eta baita Espainiako Estatu osoan ere. Osasun publikoko lehen mailako arazoa da, eta prebenitu daitekeen errealitatea. Zelan jokatu oinazeak harrapatzen zaituenean? Zer egin senide edo lagun batek ideia suizidak baldin ditu?
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioiaren gidaria da zauritutakoa.