Laboral Kutxak eraso informatikoa jasan du bezeroen posta zerbitzuan
Laboral Kutxak eraso informatikoa jasan zuen joan den hilabetean, eta zibergaizkileek bezeroen korrespondentzia pdf dokumentuak ostu zituzten. Dena dela, dokumentuokin operaziorik egin ezin dela eta, bankuko eraginkortasuna arriskuan egon ez zela azpimarratu dute finantza erakundetik.
Erasoa maiatzaren 10ean izan zen, EITB Mediak jakin duenez. Kreditu kooperatibak ohar baten bidez jakinarazi du gertatutakoa, eta lasaitasuna eta "gardentasuna" helarazi nahi izan die bezeroei.
Diotenez, erasoa atzeman eta berehala segurtasun protokoloa aktibatu zuen segurtasun taldeak, eta baimenik gabeko sarrera indargabetu, eta eragiketak ez ziren arriskuan egon.
Oharraren arabera, gertaerak ez zuen "eraginik izan datuen osotasunean eta erabilgarritasunean". "Bezeroen banku-jardueraren segurtasuna bermatuta egon da uneoro. Erabat egiaztatu da ez dela inolako informaziorik eskuratu kredentzial pertsonalei, txartelen zenbakiei edo autentifikazioko beste elementuei buruz", azaldu dute.
Laboral Kutxak ez du zehaztu zenbat bezerori eragin dion, baina haiekin harremanetan dagoela azpimarratu du.
Kreditu kooperatibak Espainiako Bankuari eta Datuak Babesteko Agentziari eman zien erasoaren berri, eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala eta Basque Cybersecurity Centre ere jakinaren gainean daude. Halaber, zegokion salaketa aurkeztu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintza taxilaria hil zuen pertsonaren bila dabil Azpeitia inguruan
Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan atzo arratsaldean Azpeitian izandako 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen. Egileak auto gris batean ihes egin zuen.
Ceutako muga kolapsatzeko Marokok egindako operazio bat izan zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den galdekatu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.