CABIFY ZERBITZU BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sonia Perezek gogorarazi du Cabifyk eta Uberrek hiriarteko ibilbideetan soilik jardun dezaketela

Aldundiak bost zigor jarri dizkie Gidaridun Garraio Ibilgailuen operadoreei 2025ean, gehienak hiriarteko ibilbideak soilik egitearen murrizketa ez betetzeagatik.

Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo diputatua den Sonia Perezek gogorarazi duenez, Cabify eta Uber bezalako mugikortasun-plataformek indarrean dagoen araudia betetzen badute soilik egin dezakete lan Bizkaian. Araudi horrek hiriarteko ibilbideetara bakarrik mugatzen du bere jarduera. Horretaz gain, aplikazioaren bidez aurrez erreserbatuta bakarrik jaso dezakete jendea, hau da, ezin dute "inor bide publikoan jaso". Gainera, Perezek azpimarratu du, enpresa horiek soilik zero isuriko ibilgailuak erabili behar dituztela.

Cabify Bilbon martxan jarri ostean egin ditu adierazpenak, Aldundiko gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoaren harira.

Urtarrilaz geroztik, Aldundiak bost zigor jarri dizkie VTC operadoreei, gehienak hiriarteko ibilbideak bakarrik egitearen murrizketa ez betetzeagatik. Isunak ekonomikoak dira, baina neurrizkoak, diputatuak adierazi duenez.

Perezen hitzetan, Aldundiaren helburua ez da bereizketarik egin gabe zigortzea, “lehia leiala egotea nahi dugu. Gainera, gehitu du nahi dutena "baldintzak betetzea eta erabiltzaileen eskubideak eta bermea ere zaintzea" dela. Horretarako, enpresek lortu behar dituzten bidaien erregistroaren bidez, hainbat ikuskapen administratibo egiten dira, hala nola polizia-kidegoekin koordinatutako kontrol presentzialak.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela

Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.

Gehiago kargatu