Paülseko suteak indar gutxiagoz jo du gaur, baina aktibo dago; konfinamendua bertan behera utzi dute
Orain arte, suak 3.300 hektarea inguru kiskali ditu, 1.125 inguru Els Portseko Parke Naturalaren barruan daude. Atzo, Salvador Illa Generalitateko presidenteak esan zuen "dena ondo bidean" gaur egonkortu daitekeela sutea.
Suteak 3.200 hektarea inguru kiskali ditu. Argazkia: EFE
Tarragonako Paüls herrian astelehenean piztutako sutea aktibo dago oraindik, baina intentsitate gutxiagorekin dabil jotzen. Konfinamenduari dagokionez, Kataluniako Generalitateko Babes Zibilak sei udalerritan utzi du bertan behera, baina indarrean jarraitzen du Paülsen. Babes Zibilak jakitera eman duenez, bizilagunek euren etxeetatik ateratzeko aukera izango dute, baina ezin izango dira inguruko udalerrietara joan.
Suhiltzaileen arabera, suaren %90 egonkortu da, baina oraindik ere kontuz ibili behar da. “Gaueko intentsitate berarekin jarraitzen badugu lanean eta baldintzek aireko baliabideekin jarraitzeko aukera ematen badigute, helburua da sutea egunean zehar egonkortutzat ematea”, azaldu du Joan Rovira suhiltzaileen Esku Hartzeko taldearen buruak.
Generalitateko Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, suak 44 kilometroko perimetroa hartu du, eta inguru osoa ixteko lanetan aritu dira bart.
Lehen datuen arabera, 3.300 hektarea kiskali ditu suak, herena inguru Els Portseko Parke Naturalean. Erretako gehiena baso-lurra da (2.360 hektarea); laborantzara bideratutako lurrak (815 hektarea) eta herri-lurrak (24 hektarea) ere kaltetu dira, neurri apalagoan bada ere.
464 suhiltzaile ari dira parte hartzen itzaltze-lanetan.
Salvador Illa Generalitateko presidenteak atzo azaldu zuenez, "dena ondo bidean", espero dute operatiboa kudeatzen ari diren teknikoek gaur bertan kontrolatzea Paülseko sutea.
Paüls eta Xerta arteko TV-3541 errepideaz gain, T-301 (Benifallet eta Tivenys artekoa), TV-3422 (Alfara de Carles eta Aldover artekoa) eta N-230b (Xerta) itxita daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.