Voloteak eskainiko ditu Forondatik Madril eta Bartzelonarako hegaldiak, azaroaren 1etik aurrera
Urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Foronda Madrilekin eta Bartzelonarekin lotzeko.
Gasteizko aireportua. Artxiboko argazkia: EITB
Azaroaren 1etik aurrera Voloteak eskainiko ditu Forondatik Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldiak. VIA Gasteizko aireportua sustatzeko sozietateak erabaki du Volotea aire-konpainiak eskaintzea Forondako aireportutik Madrilera eta Bartzelonara joateko hegaldiak.
Air Nostrum konpainia ere aurkeztu zen horren lizitaziora, baina, azkenean, VIAk Voloteoren alde egin du, 4.400.000 euroko kontratu batekin, bi urteko BEZa kontuan hartu gabe (urtebeteko kontratua eta 6 hilabeteko bi luzapen).
Kontratuan jasota dagoenez, azaroaren 1etik aurrera urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Forondatik Madrilera eta Bartzelonara joateko.