Zer gertatzen ari da Torre Pachecon?
Arrazakeriak eztanda egin du Murtziako herrian, eta ultraeskuinak egoera baliatu nahi du, bere onerako. Segurtasun indarrek herria hartu dute asteburuan.
Istiluak, Torre Pachecon. Argazkia: Europa Press
Murtziako Torre Pacheco herria Estatuko lerroburuetan dago egunotan, eskuin muturreko taldeen eta auzokide migratzaileen arteko talkak direla eta. Atzerritar jatorriko auzotarrek bizilagun bati egin omen zioten eraso baten aitzakian hasi da indarkeria-oldea. Arrazakeriak eztanda egin du Murtziako herrian, eta ultraeskuinak egoera baliatu nahi du, bere onerako. Segurtasun indarrek herria hartu dute asteburuan.
Asteburuan sei pertsona atxilotu dituzte Murtziako Torre Pacheco herrian, azken egunetan izandako istiluak geldiarazteko egindako Polizia-operazioaren baitan. Mariola Guevara Gobernuak Murtzian duen ordezkariak baieztatu duenez, atxilotuetako bost espainiarrak dira, eta bat, magrebtarra.
Hiru adingabe daude atxilotuen artean, eta bizilagun marokoar bati eraso egitea eta kazetari baten soinu-ekipoan kalteak eragitea egotzi diete. Kazetariari ere eraso egin zioten, eta bi pertsona gehiago atxilotu zituzten, bizikleta-kaskoak modu susmagarrian zeramatzatela bide publikoan taldeka ibiltzen harrapatu zituztelako.
Ultraeskuineko taldeek migratzaileen presentziaren aurkako protestak egin dituzte Torre Pachecon, sare sozialetan zabaldu baitzen Magrebeko gazte batek 70 urteko gizon bati erasoa egin ziola.
Azken orduetan, Marokoko herritar asko bizi diren auzo batean, objektuak jaurti dizkiete Guardia Zibilaren agenteei. Gobernuaren ordezkariak zehaztu du erasoa egin duen taldea txiki zela.
Polizia-operatiboa indartu egin da, Udaltzaingoa batu baitzaio. Patruilak lanean dabiltza, segurtasuna bermatzeko eta istilu gehiago sortzea saihesteko.
Arlo politikoan, Sumarrek ikerketa bat abiatzea eskatu du, argitu nahi baitu loturarik ote dagoen sare sozialetan zabaldutako mezuen, VOX alderdiaren eta herrian izandako indarkeria-gertakarien artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.