Bizkaiko farmaziek bat egin dute arazo soziosanitarioetako egoerak detektatzeko programarekin
Farmazien eta EUDEL-en arteko akordioa indarrean dago jada Araban eta Gipuzkoan, eta Bizkaia batutak, farmazien eta udaletako gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza-sarea, osatu da, EAEko biztanle guztiei eman ahal izateko zerbitzua.
Juan Uriarte (COFBi) eta Esther Apraiz (EUDEL), hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Argazkia: Eudel.
Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak (COFBi) eta Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko farmazietatik udaletako gizarte-zerbitzuek artatu ditzaketen arazo soziosanitarioak detektatzeko programa bat abian jartzeko, indarkeria matxista edo bakardade kasuak, besteak beste.
Akordio hori indarrean dago jada Araban eta Gipuzkoan, eta Bizkaiarekin batera osatzen da farmazien eta udaleko gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza-sarea, EAEko biztanleria osoari estaldura emateko.
Akordio horren bidez, farmazia komunitarioen sarearen eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazio-mekanismoak ezartzen dira, esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak adosteaz eta farmazien eta udalen arteko lankidetza hobetzeaz gain, Eudelek jakinarazi duenez.
Bizkaiko farmazia komunitarioen sarea 439 establezimenduk osatzen dute, eta horietatik 149 Bilbon daude.
Farmaziek informazioa emateaz gain, dagozkien gizarte-zerbitzuetara jotzera bultzatuko dituzte pertsonak; edota, bestela –eta beti pertsonaren aldez aurreko baimena izanez gero–, farmaziak hitzordua eskatuko du edo zuzenean jarriko da harremanetan udaleko gizarte-zerbitzuekin.
Kontuan hartuko diren egoeren artean da bakardadearena, edozein arrazoirengatik, gizarte- eta familia-sare gutxi edo batere ez duten pertsonena eta gizarte-isolamenduko egoeran egon daitezkeenak. Halaber, arreta jarriko dute autonomia pertsonala galdu edo mendekotasun-egoeran edo -arriskuan egon daitezkeen egoeretan, bereziki, narriadura kognitiboa, muga funtzionalak, elikadurarekin eta higienearekin lotutako arazoak edo oinarrizko beharrak behar bezala betetzen ez dituzten pertsonen kasuetan.
Familia zaintzaileen gainkarga eta etsitze egoerak ere jakinaraziko dira, baita indarkeria matxista edo familia barruko indarkeria kasuak ere. Adinekoen kontrako tratu desegokia edo tratu txarrren egoerak ere bideratuko dira.
Esther Apraiz Eudeleko elkarteburuak oso positibotzat jo du hitzarmena sinatzea "lurraldean dauden baliabide publiko soziosanitarioen saretik gure laguntza behar duten pertsonengana gehiago eta hobeto iristeko".
Apraizek nabarmendu duenez, “farmaziak oinarrizko aliatu bihurtzen dira udaletako gizarte-zerbitzuetan, eta horiek dira baliabideen eta prestazioen euskal sisteman sartzeko atea. Bizkaiko udalerri guztiek farmazia bat dute, eta farmazia hori gure herritarren behar soziosanitarioak detektatzeko radarra izango da.”
Juan Uriarte Farmazialarien Elkargoko presidenteak azpimarratu duenez, Bizkaiko farmazia komunitarioen sarea “osasun sisteman sartzeko funtsezko atea” da, “bereziki kapilaritateagatik, gertutasunagatik eta herritarrengan sortzen duen konfiantzagatik” eta, nabarmendu du hitzarmenarekin “farmaziak bere dimentsio/orientazio sozialarekiko duen konpromisoa indartzen" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintza taxilaria hil zuen pertsonaren bila dabil Azpeitia inguruan
Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan atzo arratsaldean Azpeitian izandako 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen. Egileak auto gris batean ihes egin zuen.
Ceutako muga kolapsatzeko Marokok egindako operazio bat izan zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den galdekatu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.