SINADURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loiolako kuartelen lursailak Donostiako Udalaren esku daude jada

Udalak 73 milloi euro ordainduko dizkio Espainiako Gobernuari lursail horren truke, eta bertan, babes ofizialeko 1.700 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Orain, bertan bizi diren militarrek lau urteko epea izango dute eremutik irteteko.

SAN SEBASTIÁN, 23/07/2025.- El alcalde de San Sebastián, Eneko Goia (i), y la directorageneral del Instituto de Vivienda, Infraestructura y Equipamiento de la Defensa, María Ángeles Cano (2i), han firmado este miércoles las escrituras de compraventa de los cuarteles de Lolola, que permitirá poner en marcha en los hasta ahora terrenos militares una de las operaciones urbanísticas más importantes de la ciudad de los próximos años. EFE/Javier Etxezarreta

Donostiako alkate Eneko Goia eta Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuko zuzendari nagusi Maria Angeles Cano, sinaduraren unean

Donostiako Udalaren esku geratu dira asteazken honetan Loiolako kuartel militarraren lursailak. Prozesua hilabete atzeratu bada ere, azkenean, Udalak eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak asteazken honetan sinatu dituzte salerosketa-eskriturak. Asmoa da babestutako 1.700 etxebizitza izango dituen hiri-ingurune berri bat sortzea. 

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Maria Angeles Cano Etxebizitza, Azpiegitura eta Defentsa Ekipamenduko Institutuko (INVIED) zuzendari gerenteak notarioaren aurrean izenpetu dute lurren salerosketa. Udalak 73,3 milioi euro ordaindu dizkio Defentsari, eta, horrela, 17 hektareako lursailak eskuratu ditu.

Orain, lau urteko epean, Donostiako Udala eremua eraldatzen hasiko da, garapen urbanistiko berri bat sortu asmoz. Garapen horretan, 1.700 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da, "guztiak babestuak eta guztiak donostiarrentzat". Beraz, militarrek gehienez lau urteko epea izango dute Loiolatik irteteko. 

Goiak azpimarratu du sinadura horrekin amaiera eman zaiola "erraza izan ez den" baina Donostian zegoen "desio batekin maitzeko prozesuari".  

Hurrengo urratsa izango da auzo berriaren plangintza eta diseinu berria onartzea. Alkatearen hitzetan, "kontatzailea gaur hutsean jarriko da", hau baita "erakundeen arteko lankidetza bilatzeko unea, eremu horretan etxebizitza babestuak eraikitzea sustatzeko, eta eremu horretan zer egingo dugun eta zer ekipamendu izango ditugun diseinatzeko".