Goiz korapilatsua AP-8an Gipuzkoan eta A-63 errepidean Lapurdin, hainbat istripuk eragindako auto ilara luzeak tarteko
AP-8 autobidean, Usurbil parean eta Errenterian izandako istripuen ondorioz lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Irunera bidean. Halaber, A-63 errepidean 15 kilometroko auto-ilarak neurtu dituzte, kamioi batek Donibane Lohitzune parean eta Gipuzkoara bidean izandako istripuaren ondorioz.
Egun korapilatsua izaten ari da euskal errepideetan, bereziki AP-8 autobidean eta A-63 errepidean, hainbat istripuren ondorioz auto-ilara luzeak sortu ondoren.
AP-8 autobidean, Usurbilen, eta Irunera bidean gertatu den istripu baten ondorioz lau kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Ezbeharra 09:30ean gertatu bada ere, 13:00etan oraindik ere trafiko arazoek konpondu gabe jarraitzen zuten.
Errepide eta norabide berean, Errenteria parean, gertaturiko beste ezbehar batek ere arazoak sortu ditu.
Bestalde, A-63 errepidean, Lapurdin, eta Gipuzkoara bidean 15 kilometrorainoko ilarak neurtu dira. A-63 errepidea kudeatzen duen enpresak EITBri azaldu dionez, kamioi bat gurutzatuta gelditu da Donibane Lohitzune parean eta ibilgailuak hiru erreietako bi oztopatzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabe marokoar diabetiko bat hil da Ceutako harrera-zentro batean
Gaztea intsulina-mendekoa zen eta egunean zegoen osasun-kontrol guztietan.
2026ko Ebaluazio Diagnostikoak Euskadiko hezkuntza-sistemaren bilakaera positiboa islatzen du
Txostena ostegun honetan aurkeztu da, eta ekitatean egindako aurrerapenak, testuinguru sozioekonomikoari lotutako desberdintasunen murrizketa eta atzerritar jatorriko ikasleen bilakaera positiboa nabarmentzen ditu.
Gidari bat atxilotu dute Beasainen, polizia-kontrol bati iskin egin eta agenteen aurka egin baitu
35 urteko gizonezkoak positibo eman du alkoholean eta drogetan, eta autoan zeramatzan bost gramo speed konfiskatu dizkiote.
Azpeitiko ustezko hiltzaileari 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2009an, drogra trafikoagatik
Ertzaintzak herriko hainbat saltokiri kamerek grabatutako irudiak eskatu dizkie, 30 urteko taxilariaren hilketaren ustezko egilea aurkitzeko helburuz.
Normaltasunera itzuli dira BI-30 errepidean, Zamudion, istripu baten ondorioz sei kilometroko auto-pilaketak izan ostean
Bi autok talka egin dute, eta bi pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, biak arin zaurituta. 09:00ak pasata, istripua amaitutzat eman dute, eta zirkulazioa bere onera itzultzen hasi da.
Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila ari da Ertzaintza, hainbat miaketa eta kontrolekin
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEKk euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEKko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da, Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.