Fenomeno meteorologikoak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?

Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira? 

CAVITE (Philippines), 30/07/2025.- Wooden fishing boats are secured on high-ground along a coastline in Cavite, Philippines, 30 July 2025. The Philippine Institute of Volcanology and Seismology (Phivolcs) warned coastal communities in the country facing the Pacific Ocean of potential tsunami waves caused by a powerful magnitude 8.7 earthquake in Kamchatka, Russia. (Terremoto/sismo, Filipinas, Rusia) EFE/EPA/FRANCIS R. MALASIG
EFEren argazkia

Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikarak Ozeano Bare inguruko hainbat herrialdetan tsunami alertak aktibarazi ditu, Ameriketako Estatu Batuetan, Japonian, Txilen eta Perun, kasu. Baina zer dira itsasikarak eta tsunamiak?

Zenbaitetan sinonimo gisa erabili ohi diren arren, itsasikarak eta tsunamiak ez dira gauza bera; adituen arabera, esan daiteke bigarrena lehenengoaren ondorio dela. Hiztegiak ozeanoaren azpiko sismo edo lurrikara gisa dedinitzen du itsasikara, eta, tsunamia, berriz, itsasoaren hondoko edozein prozesuk eragindako eskala handiko eta bat-bateko olatu izugarria.

Haizeak sortzen dituen ohiko olatuek ez bezala, tsunamiek askoz ere indar eta abiadura handiagoa dute, eta, olatu horiek kostaldeko eremuetara iristen direnean, indar handiz altxatzen dira. Kasu batzuetan 10 metro baino garaiago jotzen dute, eta uholdeak, suntsipenak eta giza galerak eragiten dituzte.

Zergatik eragin ditzakete lurrikarek tsunamiak?

Itsasoko lurrikara guztiek ez dituzte tsunamiak eragiten. Asteazken honetan, baina, lurrikara batek Ozeano Bare osoan zehar alertak aktibatu ditu. Tsunamia sortzeko, adituen arabera, oro har, tamaina handiko sismo bat gertatu behar da, eta horren epizentroa itsas hondoan egon behar da, kostaldetik gertu.  

Eta ez hori bakarrik, lurrikara ere itsas azpian gertatu behar da, eta energia asko askatu mugimendu bertikal bat eragin behar du.

Nabarmentzekoa da 2004an izan zela sekula izan den tsunami handienetako bat: 9,1 graduko lurrikara baten ondorioz Indiako ozeanoko kostaldea suntsitu zuen. Lurrikara horren epizentroa Sumatra uhartetik gertu zegoen, eta 14 herrialdetan 230.000 lagun hiltzea eragin zuen.