AP-8 autobideak bidegurutze hobea izango du Oiartzunen, eta agian lotune berri bat, Orion
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,1 milioi euro bideratuko ditu AP-8 autobidearen eta GI-20 errepidearen arteko bidegurutzearen segurtasuna hobetzeko, Bilborako noranzkoan, eta Orion bi noranzkoetan lotura osoa egitea aztertzen ari da.
Bidegi Azpiegituren Foru Agentziak dagoeneko esleitu ditu lanak, egungo plataforma egokitu eta zabaltzeko eta autobidearen enborrean dauden egiturak handitzeko. Esku-hartzeak 17 hilabete inguruko iraupena izango du, eta segurtasuna indartzea eta trafikoa arintzea du helburu.
Bestalde, Berasaluzek iragarri du Foru Aldundia AP-8ko Orioko lotune erdia lotura oso bihurtzea aztertzen ari dela, egunero 4.500 ibilgailuko trafikoa erregistratzen delako. Helburu horrekin, Bidegik 134.470 euroko lizitazioa egin du Behobiarako irteera bat eta Bilborako sarrera bat jartzea bideragarria ote den aztertzeko.
Saio berean, Aldundiak jakinarazi du Lurraldebusen linea bat sortuko dela, Astigarraga Donostiako ospitale- eta unibertsitate-eremuarekin lotzeko; datozen asteetan jarriko da martxan. Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, neurri hori Astigarragako biztanleen kopuruak nabarmen egin duelako gora hartu da; izan ere, horren ondorioz, herrian garraio publikoko erabiltzaileen kopurua handitu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera