Euriak ez ditu euskaltzaleak kikildu: jendetza dabil tipi-tapa Bilbon
Jende andana bildu denez, 20 bat minutuko atzerapenarekin dabil euskararen aldeko lasterketa Bizkaiko hiriburuan. Eguerdian helduko da helmugara: Bilboko udaletxe parera. Orduan jakingo dugu nork idatzi duen mezu sekretua, eta zer dioen.
Abusu auzoan barrena
Besteak beste, Ibaizabal institutuko, Zamakola eskolako eta Abusu Ikastolako haur eta gazteek hartu dute lekukoa Bilboko auzo horretan.
Korrika inklusiboa
Euskararen aldeko ekimenak badaki astiroago ere ibiltzen. Horren isla, Bilbo Zaharra auzoan gertatutakoa. Gurpildun aulkian zihoazen Kale Koloreko kideek hartu dute lekukoa
Duela 11 urte, halako egun batez amaitu zen Korrika Bilbon
Eguzkia lagun izan zuten orduko hartan euskaltzaleek, 2015eko martxoaren 29an.
Ametzolatik, Miribillara
Errekalde igaro ostean, Ametzolan barrena ibili da Korrika, eta handik, Iralara eta Miribillara.
Guggenheim Bilbao Museoak Errekalden jaso du lekukoa
3.375 kilometroa egokitu zaio Bilboko museo ezagunari. Miren Arzalluz museoko zuzendari nagusiak, larrosez jantziako kideak ondoan, hartu du lekukoa
Bilbora hurbiltzeko deia egin du AEKk
20 bat minutuko atzerapenarekin dabil
Espero bezala, jendetza batu da Bizkaiko hiriburuan, eta hala, aurreikusitakoa baino geldoago dabil euskararen aldeko lasterketa.
Zorrotza auzoan sartu da Korrika
Besteak beste, Txinbotarrak konpartsak, Zorrotzako institutuak eta Bizkaiko Gizarte Lagintzaren Elkargoak dute kilometroa bertan.
San Mameseko harmailetan barrena
Bilboko kaleak utzi, eta Athleticen estadioan sartu da lasterketa, eta harmailetan barrena ibili da.
Iribar atezain mitikoak estadio barruan egin du kilometroa, "Athleticen ere euskaraz" oihupean.
Ibarrekolanda, San Ignazio eta Deustuan
Enekuritik jaitsita, Bilboko ipar-mendebaldeko auzoak zeharkatu ditu Korrikak.
Bilbon da 24. Korrika!!!
Atzerapenarekin bada ere, Enekuritik sartu da euskararen aldeko lasterketa.